2020/05/26

B2, C1 eta C2 egiaztatzeko izen-ematea zabalik

Ikastaroa: Ikasleen Gunea Galdakaoko Udal Euskaltegia

HABEk berrabiatu egin ditu euskara-mailen agiriak eskuratzeko egiaztatze prozesuak, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz behin-behinean atzeratu zirenak. B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 31ra arte. Euskaltegiko ikasleen izen-ematea da hau.

Informazio osoa lotura honetan.
 

2020/05/25

Maiatzeko lehiaketa: erantzuna

 

Erantzuna: Bezeroa.

Lehiaketaren laguntzaileak:
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/05/22

Balkoitik ikusten dutena deskribatzen


Aurrekoan aipatu genuen bezala, ikasleak etxean euskara ikasten ari dira. Hainbat zeregin egin dituzte eta balkoitik ikusten zuten horri argazkia ateratzeko eskatu genien.









Balkoitik ikusten dutenari argazkia ateratzeaz gain, batzuk deskribatzera ere animatu dira. Etorkizuneko euskaldunak taldeko Ana Maria Tataruk honelaxe deskribatu digu ikusten duena.


Txindoki eta Zazpi taldekoek ere irudi eta testu bidez kontatu digute ikusi dutena.


Euskararen erreka


Urrian hasi ziren ikasle gehienak aurrez aurreko klaseekin, euskara ikasten. Itxialdi honek egoera berezia ekarri digu eta, horren haritik, ikasle batzuek erreka baten bidez irudikatu dute hasieratik hona bizi izan duten prozesua eta aldaketa. Azpian dituzue horietako batzuk.




2020/05/20

Etxetik ateratako argazkiak

Itxialdiaren garaian, ikasleek etxean euskara ikasten jarraitu dute. Hainbat jarduera egin dituzte eta, horietako batean, etxeko balkoitik edo leihotik zer ikusten zuten jakin nahi izan dugu. Hori dela eta, argazkia atera dute guztioi erakutsi ahal izateko. Azpiko irudietan bildu ditugu bidali dizkiguten argazkiak.