2020/05/19

Patata-tortilla nola egin

AISA taldeko ikasleak elikagaien eta sukaldaritzaren inguruko hiztegia lantzen aritu dira eta baita errezetak ere. Horren haritik, amaierako erronka patata-tortilla egin eta errezeta idaztea izan da. Andresek patata-tortilla ederra prestatu du eta berak nola egiten duen ere azaldu digu. Itxura ona du, ezta?



Patata-tortilla

Osagaiak:
  • 4 patata ertain
  • Tipula bat
  • Gatza
  • 7 arrautza
  • Olioa
Nola egin:

Patata eta tipula zuritu eta txikitu. Zartaginean olioa jarri eta frijitu tipula eta gero patatak. Zazpi arrautza irabiatu. Ondoren, gehitu patatak arrautza irabiatuari. Utzi minutu batzuk urre kolore marroixka izan arte eta buelta eman. Azkenean, platerean jarri. On egin!

2020/05/18

Maiatzeko lehiaketa: 3.pista

 

3.pista

Produktuak eta zerbitzuak erosten dituena da. 

Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak
 

2020/05/12

Maiatzeko AIZU! kalean

 

Maiatzeko AIZU! labetik atera berria dugu! Hainbat eduki aurkituko dituzu ale honetan: Ylenia Bagliettori eta  Iker Laurobari elkarrizketak, waterpoloan euskaraz, trinketaren aldarte eta erronkak, Xabier Etxanizen ipuin birikoa, itxialdian lanean aritu direnen lekukotasunak...
 
Hori guztia eta gehiago, AIZU! aldizkarian.

2020/05/11

Maiatzeko lehiaketa: 2.pista




2.pista

Herriko komertzio txikiek bizirauteko behar dituzte.


 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

Aurrematrikulatzeko epea uztailaren 8ra arte irekita



Datorren ikasturtean euskara ikasi nahi baduzu, matrikulatu uztailaren 8a baino lehen. Abantaila hauek izango dituzu:
  • %5eko deskontua 20/21 ikasturterako matrikularen prezioan.
  • Ordainketa epe bat gehiago interesik gabe.
  • Lehentasuna taldeak osatzerako orduan.



Informazioa jasotzeko eta izena emateko, jarri gurekin harremanetan