2020/05/07

Pasilloan gora, pausorik pauso


PASILLOAN GORA, PAUSORIK PAUSO.
PASILLOAN BEHERA, BIRUSA KANPO. 
 
2020ko apirilean Galdakao eta Basauriko berbalagunek ekintza asko antolatu zituzten COVID 19aren itxialdiari aurre egiteko, horien artean bideo dibertigarri hau. Mundiala!
 

2020/05/06

Andresen aurkezpena

Euskaltegiko ikasle den Andresek bere burua aurkeztu digu. 


2020/05/05

DJ Elepuntoren saioa Instagramen


Konfinamendu gogorrenaren amaierara iristear, DJ Elepuntoren (Txomin Larrinaga, Aramaioko AEKidea) saioa eskainiko dugu AEKren Instagram kontuan. Maiatzaren 8an, ostiralean, izango da, 19:00etatik aurrera. AEKren ikasleek nahiz mintzapraktika egitasmoetako partaideek, baita herritar orok ere, aukera ederra izango dute euskaraz gozatzeko.

Saio hau pantaila atzean, baietz hurrengoa kalean edo areto batean! Biba zuek!!

Lorea Agirreren biografia

Orkliko 'Euskara zaindu' taldean biografiak lantzen aritu dira eta azken proiektua hauxe izan da: herriko baten biografia egitea. Ikaslea beasaindarra izanik, Lorea Agirre aukeratu du, eta hauxe da osatu duen testua.
 

2020/05/04

Maiatzeko lehiaketa: 1.pista

 
1.pista

Kontsumo ohitura berriak izango ditu.

Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak