2020ko apirilean Galdakao eta Basauriko berbalagunek ekintza asko
antolatu zituzten COVID 19aren itxialdiari aurre egiteko, horien artean
bideo dibertigarri hau. Mundiala!
Konfinamendu gogorrenaren amaierara iristear,
DJ Elepuntoren (Txomin Larrinaga, Aramaioko AEKidea) saioa eskainiko dugu
AEKren Instagram kontuan. Maiatzaren 8an, ostiralean, izango da, 19:00etatik aurrera. AEKren ikasleek nahiz mintzapraktika egitasmoetako
partaideek, baita herritar orok ere, aukera ederra izango dute euskaraz
gozatzeko.
Saio hau pantaila atzean, baietz hurrengoa kalean edo areto batean! Biba zuek!!
Orkliko 'Euskara zaindu' taldean biografiak lantzen aritu dira eta azken
proiektua hauxe izan da: herriko baten biografia egitea. Ikaslea beasaindarra izanik,
Lorea Agirre aukeratu du, eta hauxe da osatu duen testua.