2020/03/25

Barnetegiko oroitzapenak

Inoiz egon zara barnetegiren batean? Oroitzapen polit piloa izango dituzu, ezta? Bada, orain duzu horretaz aprobetxatzeko aukera!

Barnetegiko zure oroitzapenik maiteena zein den konta iezaguzu grabaketa batean, audioz zein bideoz, eta bidali. Kontakizunik onena sarituko dugu bi lagunentzako bi eguneko egonaldi batekin, Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean, eta motxila!


Lehiaketan barnetegiren batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia baita.

Pasadizoak ezaugarri hauek eduki behar ditu:
  • Galdera hau erantzun behar duzue: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?
  • Gehienez, minutu bateko grabazioa izan behar du.
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabil dezakezu).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez 630 47 74 00 telefono-zenbakira edo aek.komunikazioa@gmail.com helbide elektronikora
  • Audioak maiatzaren 24ra arte bidal ditzakezu.
Animatu!

2020/03/23

Martxoko lehiaketa: erantzuna

 

Erantzuna: 'Egunean behin', galdera-erantzunen jokoa.

Saria: Simplicissimus antzezlana ikusteko bi sarrera. Ekitaldi hau apirilaren 4an egitekoa zen baina atzeratu egingo da. Saridunei jakinaraziko diegu data, informazioa izan bezain laster.
Lehiaketaren laguntzaileak:
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/03/19

Taldeak ezagutzen:

Hilabete honetan hiru AISA talde jarri dira martxan Ordizian, bi goizekoak eta bat eguerdi partekoa. Aurrekoan goizeko Aniztasuna taldea aurkeztu genizuen eta oraingoan bestea.

2020/03/17

Maiaren bertsoa euskara ikasleentzat

Jon Maia bertsolariak Twitterren abian jarri duen ekimena aprobetxatuta, gonbidapena egin genion euskaltegietako ikasleei bertso bat idazteko. AEKren izenean, Jon, ESKERRIK ASKO! Euskara ikasleok, hemen duzue:

 


Jarraian, bertsoa musikarekin eta ahotsarekin uztartuz jasotako bertsioak dauzkazue. Eskerrik asko!

Aritz (Trapagaran)
Lorea (Iruñerriko AEK-ko irakaslea)
Rosa (Barakaldoko AEK-ko ikasle ohia)

2020/03/16

Martxoko lehiaketa: 3.pista

 
3.pista
Euskal Herri mailan ezagutza astinduz arrakasta lortu dut.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak