Inauterien harira, selfie lehiaketa antolatu genuen eta taldeek euren erretratua atera zuten mozorrotuta. Ondoren, argazki guztiak bildu eta bozketa egin genuen, ikasleek talde bakoitzaren argazkia 1etik 5era puntuatuz. Segurako Babelgo Dorrea taldea izan zen garailea eta, garaipenaren truk, azalean euren argazkia duen poltsikoko egutegi bana eskuratu dituzte. Pozik hartu dute saria, eta jasotako babes eta balorazioagatik eskerrak eman nahi izan dizkiete gainerako parte-hartzaileei.
2020/03/04
Bingo-jokoan jubilatuak bat
Bingo-jokoa gustuko izaten dute jubilatuek eta ohitura izaten dute horrelakoren bat antolatzea Ordiziako Jubilatuen egoitzan. Hoberena euskara taldekoak partaide aktibo izaten dira eta aurtengoan Beasaingo jubilatuak, Jatorrak izenekoak, ere hurbildu dira. Sariak ere banatu zituzten, gainera. Ederki pasatu zuten ostiral arratsaldea!
Taldeak ezagutzen: Aniztasuna
Hilabete honetan hiru AISA talde jarri dira martxan Ordizian, bi goizekoak eta bat eguerdi partekoa. Goizeko talde horietako bat dugu Aniztasuna. Jatorri ezberdinetako kideak daude bertan eta horregatik bururatu zaie izena. Barrena jauregiaren kanpoaldean ateratako argazkia ere bidali digute, euren berri izan dezagun.
2020/03/03
Otsaileko lehiaketaren zozketa
Ordiziako Hoberenak taldeak egin du otsaileko lehiaketaren zozketa eta Emaneurre taldea izan da irabazlea. Martxoaren 13an sagardotegira egingo dugun irteerarako afari bat eskuratu dute. On egin eta gozatu!
2020/03/02
Martxoko lehiaketa: 1.pista
1.pista
2019ko lehenengo hiruhilekoan azaldu nintzen eta, ordutik, pertsona askoren ahotan ibili naiz.
- Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna:
- Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du.
- Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




