2020/02/07

Euskaltegiko ikasleak Bixi-Bixin

Aurten ere euskaltegiko zenbait ikaslek Segura Irratiko Bixi-bixi saioan parte hartuko dute. Joan den astean, autoikaskuntzan dabilen Igor Izurieta izan zen saioan. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa, 02:50 minututik aurrera.


2020/02/06

Agate Deuna bezperan kantuan

Arratsaldean, euskara ikasten ari diren Ordiziako jubilatu taldeko kide batzuk kantuan atera ziren Agate Deuna bezperako kopla kantuan, herriko beste eragile batzuekin batera. 

Iluntzean,berriz,Beasaingo Kantujira taldekoak herrian atera ziren kantuan eta euskaltegiko zenbait ikasle eta irakasle ere eurekin elkartu ziren. 



2020/02/04

Urtarrileko lehiaketaren zozketa



Urtarrileko lehiaketaren zozketa egin dugu eta irabazlearen izena eskuartean dugu: Txapeldunak taldea. Bejondeizuela! Moko zorrotza antzezlana ikusteko bi sarrera irabazi dituzte. Antzezlana otsailaren 21ean izango da, 20:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian. Gozatu!

2020/02/03

Agate Deuna bezperarako entseguan


Agate Deuna bezperan kantuan aterako dira Beasainen Kantujira taldekoak eta euskaltegiko zenbait ikasle eta irakasle ere beraiekin batera irtengo dira. Hori dela eta, joan den asteartean egindako entsegura hurbildu ziren, kantuak behar bezala ikasteko.

Otsaileko lehiaketa: 1.pista

 
1.pista
 
Goierritar honek, 2020ko ekainaren 7an, 90 urte beteko ditu.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak