Euskaltegi eta
autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek B2, C1 eta C2 mailak
egiaztatu ahal izateko 2019ko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko
izena emateko epea zabalik dago: irailaren 13tik 24ra bitartean, biak
barne.
Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean! Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo
pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek
biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi egindako
elkarrizketa irakurtzeko aukera ematen du, AEBen alde ikusezina ezagutu
daiteke eta beste hainbat gai ere landu dira.
Horrez gain, udan Barnetegi Ibiltarian parte hartu dutenen
testigantzak ere bildu dira ale honetan, bi astez, euskaraz bizi eta
Euskal Herriko mendiez gozatu dutenen esperientzia.
Irailaren 2tik 27ra
bitarte 2019/20 ikasturteko matrikula epea zabalik dago! Aurten ere
eskaintza zabala izango duzu eskura, hala nola, euskalduntze maila
guztiak, aurrez aurrekoak, autoikaskuntza, harrera ikastaroak,
mintza-taldeak...