2017/11/09

Azaroko AIZU! aldizkaria kalean


Hilabete honetan Aitor Arregi eta Jon GaraƱo ikus ditzakegu AIZU!-ren azalean. Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko (Loreak, 80 egunean...) kideak dira. Handia film luzea zuzendu eta Donostiako Zinemaldian estreinatuta, Epaimahaiaren Sari Berezia eta Euskal Zinemaren Irizar saria jaso zituzten. Duela gutxi iritsi da filma pantaila handira, eta beste zinemaldi batzuetako bidean ere sartu da.

421. alean, hainbat gai jorratu dituzte testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: Gure Zirkua, emakumeen oztopoak futbolean, 'Navarrorum' erakusketa, euskara ikasteko trikimailuak... AIZU!-ko lagunak Ane Irazabal kazetariarekin ere mintzatu dira, Arin-arin atalean.

Gaurtik aurrera, AEKren ikasleek esku artean izango dute. Izan ere, AIZU! aldizkaria doan jasotzea AEKren ikaslea izateak daukan abantailetako bat da. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egin dezake.

On egin!

2017/11/08

Irakurriz gozatu

... eta gozatuz ikasi!

Euskaltegietako ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, AEK-kook neguko irakurle kanpaina jarri dugu aurten ere abian. Horri esker, AEKren ikasleok hainbat liburu eta hiztegi, zenbait mahai-jolas... merkeago eskuratzeko aukera izango duzue.


Liburuetan ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura... Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu, euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

Ikusi katalogoa hemen

Eskaerak egiteko epea azaroaren 25ean amaituko da. Eskaera egiteko prozedura hau jarraitu:
  • Azken orriko pdf-a bete.
  • Eskatutakoari dagokion ordainketa egin, euskaltegiaren izena ipinita.
  • Eskaera-orria eta ordainketa-agiria irakasleari eman.
  • Kontuz! Epea amaitu ondoren ez da eskaerarik onartuko nahiz eta ordainketa egina egon.

Oharra: eskaintza AEKren ikasleentzat da soilik

2017/11/07

Azaroko lehiaketa

 
Hilabete honetako galdera: Zenbat saski mota eskaini ditu Errigora egitasmoak udazken honetako kanpainan?

Saria:  Abenduan Goierrin egingo diren liburu eta disko azoketako batean erabiltzeko 50 euroko bonua.
Parte hartzeko azken eguna: azaroak 30.

Bidali zure erantzuna:
  • E-posta: goierri@aek.eus
  • Whatsapp mezua: 607 635 687

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.



Lehiaketaren laguntzaileak:

2017/11/06

Ukenduen ikastaroa jubilatuekin



Ordiziako jubilatuek ukenduen inguruko saioa egin zuten eta giro ederrean aritu ziren ikasten. Bertan ikasitakoaren lagina ere bidali digute:

Errezeta orokorra
  • Litro bat olio
  • 200 gramo belar
  • 75 gramo argizari
  1. Infekzioetarako ⇨ Berbena belarra, zaingorria, intsusa eta huntza
  2. Hezurretako minetarako ⇨ Erromeroa, olioa eta argizaria. 

Praktikan jartzea besterik ez duzue!


2017/11/02

Adarra taldea


Ordiziako Adarra taldeak ere bidali du aurkezpen bideoa. Ea zer iruditzen zaizuen!