Ordiziako goizeko A1 taldekoek hainbat aho-korapilo irakurri dituzte. Gai al zarete aho-korapilo hauek eurek baino hobeto egiteko? Ea ba, erakutsi!
2016/11/21
Asmatu tokia!
Ordiziako iluntzeko A2 taldekoek maila bereko goizeko taldekoei erronka bota diete: eurek prestatutako pistekin zer tokiri buruz ari diren asmatzea. Eman erantzunak eta zorte on!
2016/11/18
Talde gehiago ezagutu nahi al dituzu?
EGA taldekoen argazkia, Ordiziako A1 eguerdiko taldearena eta Ordiziako goizeko A2koena jaso ditugu. Ezagutzen al dituzue ikasle jator hauek?
2016/11/16
Eusliderrak tailerrak
AEKren Ahize Hizkuntza Aholkularitza zerbitzuak Eusliderrak tailerrak eskaintzen ditu. Zer helburu dute Euslider tailerrek? Bada, euskararen erabileran eragitea, hizkuntza portaera berriak sortzea eta eraldaketa sustatzea.
Ahizeren katalogoa
2016/11/15
Neguko irakurle kanpaina martxan da
Aurtengo neguko irakurle kanpainaren katalogoa iritsi da dagoeneko eta AEKren ikasleok hainbat produktu aurkituko dituzue bertan, saltokietan baino merkeago, gainera. Euskarazko liburuak (mailaren arabera sailkatuak), diskoak, hiztegiak eta jokoa aurkituko dituzue kanpaina honetan.
Zerbait erosteko interesa izanez gero, honako pauso hauek jarraitu behar dituzue:
- Pdfan dagoen azken orria bete.
- Ordainketa egin jartzen duen moduan, euskaltegiaren izena ipinita.
- Irakasleari eman betetako eskaera orria eta ordainagiria.
- Azken eguna: azaroak 29
Erosi, eta gozatu euskaraz eta euskal kulturaz!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


