2016/11/07
2016/11/04
EGA/C1 titulua ateratzeko taldea martxan
Euskarazko EGA edo C1 titulua ateratzeko prestatu nahi duzu? Bada, Goiztiri AEKn duzu aukera. Martxan dugu jada taldea eta eskolak astelehen, astearte eta asteazkenetan izaten dira, 09:30etik 11:30era (ostegunetan ere eskolak izango dira abendura arte). Animatu eta eman izena lehenbailehen!
20. Korrika badator
Ate-joka dugu 20. Korrika! Datorren asteazkenean, hilak 9, izango da aurkezpena Donostiako San Telmo museoan. Bertan mezua/leloa azaltzeaz gain, datak,
hasiera-bukaera eta omendua bera aipatuko ditugu. Adi ibili, beraz!
2016/11/03
2016/10/31
Talde-argazkiak: Zaldibiako eta Ordiziako Aisa, Ordiziako A1
Goian Ordiziako goizeko A1 taldeko ikasleak daude, irribarretsu, eta azpiko argazkietan,berriz, Zaldibiako eta Ordiziako AISA ikasleak. Hauetako batzuk ez dute hain gogoko argazkietan agertzea eta horregatik ageri dira bizkarrez, baina euren berri grafikoa eman nahi izan digute.
AISA taldeko ikasleak euskara ikasi nahi duten etorkinak izaten dira eta oinarrizko ezagutza jasotzen dute 60 orduko ikastaroan. Jarraitzeko gogoa izanez gero, beste bi AISA ikastaro egin ahal izaten dituzte, 60 ordukoak bakoitza.
Animo guztioi!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



