Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan da, Errigorago izenarekin. Hasierako ametsak beteta, amets gehiago betetzeko asmotan datoz. Nafarroa hegoaldeko nekazarien produktuak zabaltzeaz gain, zonalde hori euskalduntzeko helburua ere badute, diruaren %25 horretara bideratzen baita.
Kanpaina honetan bi saski daude salgai, zuria eta beltza, bakoitza 50 eurotan:
ZURIA
- Txokolatezko gutiziak
- Pasta ekologikoa
- Arroza
- Polboroiak edo teilak
- Madaria almibarrean
- Eskalibada
- Pikillo-saltsa
- Zainzuri estra lodiak
- Orburu-bihotzak
- Pikillo-piper osoak
- Ozpin ekologikoa
- Melokotoia almibarrean
- Ardo ekologikoa
BELTZA
- Oliba-olio birjina
- Mahats-zukua
- Potxak
- Melokotoi-marmelada
- Arbendolak
- Borraja ekologikoa
- Pikillo piper mamia
- Zainzuri estra lodiak
- Orburu-bihotzak
- Pikillo-piper osoak
- Ozpin ekologikoa
- Melokotoia almibarrean
- Ardo ekologikoa
Eskaria gure euskaltegian bertan egin dezakezue, azaroaren 8a baino lehen.
Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago? Izango gara Errigorago? Bada, erosi ditzagun saskiak!







