Azken urteetan inauteriak modu bereziak ospatzeko ohitura dugu: mozorroak, Korrikako petoak...Denetik egin dugu. Aurtengoan, Ordiziako ikasleek, goizeko zein arratsaldekoek, Zozomikote pertsonaiaren inguruko kontakizunak egin dituzte. Talde bakoitzak ipuin bat azaldu du, azpiko bideotan ikus daitekeenez.
2016/02/10
Zozomikote eta Aldabika euskaltegiko inauterietan
Azken urteetan inauteriak modu bereziak ospatzeko ohitura dugu: mozorroak, Korrikako petoak...Denetik egin dugu. Aurtengoan, Ordiziako ikasleek, goizeko zein arratsaldekoek, Zozomikote pertsonaiaren inguruko kontakizunak egin dituzte. Talde bakoitzak ipuin bat azaldu du, azpiko bideotan ikus daitekeenez.
Jakintza ikastolako haurrak euskaltegian izan dira
Ordiziako Jakintza ikastolako haurrak Ordiziako euskaltegian izan genituen bisitan joan den astean. Hiru geletan banatu ziren haurrak eta ikasleei egiteko galderak ekarri zituzten prestatuta.
Abestu ere egin zuten umeek, bideoan ikus daitekeen bezala.
Eskerrik asko bisitagatik eta hurrengora arte!
2016/02/04
Eibarko euskarazko piropo lehiaketa martxan da
Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k, Udalarekin lankidetzan, piropo lehiaketa antolatu dute: piroporik onena hautatzeko lehiaketa izango da. Parte-hartzaile bakoitzak berak jaso edo bota nahiko lukeen piropoa aurkeztuko du. Bi sari izango dira: bat epaimahaiak hautatutakoarentzat eta bestea jendearen boto gehien jaso dituenarentzat. Epaimahaiak originaltasuna baloratuko du.
BALDINTZAK
- Piropoak proposatu behar ditu. Adibideak ikusteko sakatu HEMEN.
- Piropoak euskaltegietara edota udal liburutegira joanda aurkez daitezke edo posta elektronikoz honako helbideetara: euskaltegia@eibar.eus / eibar@aek.eus.
- Azken eguna: otsailak 21.
HAUTAKETA
Aurkeztutako piropoen artean 2 hautatuko dira, bata epaimahaiak hautatutakoa originaltasuna baloratuta, eta bestea jendearen boto gehien jaso dituena izango da.
Botoa emateko:
- www.eibarko-euskara.com web gunean, martxoaren 6ra arte.
Aurkeztutako piropoen artean gehien gustatatzen zaizuna aukeratu eta botoa eman. Boto emaile bakoitzeko boto bakarra onartuko da.
SARIAK
Saria ematerako orduan, jasotako boto-kopurua eta epaimahaiaren iritzia hartuko dira kontuan. Bi sari emango dira:
- Epaimahaiaren saria: Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera, eta udalaren hainbat argitalpen.
- Jendearen boto gehien jaso duenarentzat: Udalaren hainbat argitalpen.
Parte hartu eta aberastu euskara!
Alaia Martin AIZU aldizkariko martxoko alean
AIZU!ko lagunak Alaia Martin bertsolariarekin mintzatu dira, otsaileko alean. Pasa den abenduan, bigarren geratu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, txapela janztetik hemeretzi puntura baino ez. Aurrekoan, 2011koan, hirugarren sailkatu zen. Txapelketa Nagusian, berriz, 2013an hartu zuen parte lehendabizikoz eta finalaurrekoetara iritsi zen.
Bestalde, AEK-Jendea egitasmoa izan dute hizpide. Ekimen honekin, AEK bidaide eta lagun izan duten horiek guztiak erdigunean paratu nahi ditu AEK-k. 2016ko protagonista Juanma Iturriondo (Donostia, 1964), Usurbilen bizi den lasartearra da. Azken hamarraldiotan euren burua euskaratu duten beste milaka eta milaka lagunen antzera, askorentzat eredu eta pizgarri da haren jarrera
Erreportaje hauek ere irakur daitezke:
- Mapudungun barnetegi batean
-Sormenaren erlauntza
-Atabalen espirituaz blai
Ika-mika atalean, Kanpezu AEK euskaltegiko ikasleek eman dute iritzia.
Musika, kultura, literatura... albisteak, komikiak, denborapasak eta gehiago AIZU! aldizkarian.
Aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, harpidetza egin dezakezu. Horretarako idatzi e-posta juanma-e@aek.eus helbide elektronikora edo deitu 607 532 846 telefono zenbakira. Izan zaitez harpidedun!
2016/02/02
Azken hamarkadetan, milaka lagunek euskaldundu dute beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Juanma Iturriondo horietako bat da; duela urte batzuk Lasarteko Etumeta AEK euskaltegian euskara ikasi zuen eta, egun, bera ere AEK-jendea da.
Egitasmo honen bitartez, AEK-k bide hori egin duen lagun bat aurkeztuko du urtero. Garrantzitsua iruditzen zaigu izena eta aurpegia jartzea gurean bizi-esperientzia aparta izan duten pertsona horiei. Eskerrik asko hartutako erabakiagatik! Zorionak guztioi, zorionak Juanma!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








