2014/05/20

AISA taldekoek arratsalde pasa egin dute Oaingun


 

Eguerdiko AISA taldekoek otordua eta arratsalde pasa egin zuten joan den asteazkenean Oaingun. Giro ederrean egon ziren janean eta solasean, argazkietan ikus daitekeen bezala.




2014/05/19

Txiste liburuxka aurkeztu dugu prentsaurrean

Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketak ibilbide luzea du eta saritutako lan ugari izan dira. 2008tik 2013ra saritutako txisteak liburuxka batean bildu ditugu eta gaur aurkeztu dugu prentsaurrekoan.






Animatu liburuxka irakurtzen eta baita lehiaketan parte hartzen ere!

2014/05/15

Bidali euskarazko txiste eta pasadizoak!

 

Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa martxan dugu aurten ere, eta hogeita hirugarren aldiz prest gara umoreari heldu eta gozatzeko. Euskarazko txiste eta pasadizo originalak, barregarriak, dibertigarriak, zoroak...nahi ditugu, beraz, has zaitezte ganbarari hautsa kentzen. 


Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

- Txiste edo pasadizoak euskaraz idatzitakoak izan behar dira (batua edo euskalkia).
- Parte hartzaileek 16 urte beteak izan behar dituzte.
- Epaimahaikoa euskaltegiko ikasle eta irakasleek osatuko dute eta eurek erabakiko dute txiste sarituak zein izango diren.
- Iraingarriak izan daitezkeen txiste edo pasadizoak baztertu egingo dira.
- Sarituek ekainean egingo den sari banaketan parte hartu beharko dute eta eurek joaterik ez balute, beste norbaitek jaso beharko du saria euren izenean.
- Txiste edo pasadizoak helbide hauetakoren batera bidali behar dira maiatzaren 31a baino lehen.
Beasaingo euskaltegia                 Ordiziako euskaltegia
Urbialde behea 7                              Nafarroa beherea 1
20.200 Beasain                                  20.240 Ordizia

E-posta bidez ere bidal daiteke goierri@aek.org helbidera.

Izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia ere bidali txistearekin batera.

- SARIAK

1. saria: Bost lagunentzako afaria Ataungo Urbitarte sagardotegian

2.saria: Bi lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharten.

3.saria: tableta.

Animatu eta parte hartu!

2014/05/14

Eman izena pintxo lehiaketarako!

 


Euskaldunok janerako eta edanerako grina izan ohi dugu eta pintxozale amorratuak gara. Zaletasun hori aitzakiatzat hartuta III. Pintxo lehiaketa izango dugu maiatzaren 21ean, 18:00etan, Ordiziako plazan. Euskaltegiko ikasleek eta animatzen diren herritarrek asteartera arteko epea dute izena emateko. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta erabiliko diren osagaiak azpiko dokumentuan dituzue.



Animatu eta parte hartu!

2014/05/13

Maiatzeko lehiaketa

 


Hilabete honetako galdera: Goierriko zein herritan daude kartzela, zerrategia eta burdinaren mendia?

Saria: ekainaren 13an egingo dugun ikasturte amaierako afarirako bi txartel.

Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 31.

Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi, mesedez.


Parte hartzeko azken eguna: martxoak 30.Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 31.Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera.

Lehiaketaren laguntzailea: