Rodrigo Valenzuela izan da otsaileko lehiaketako irabazlea. Goiztiri AEKren ikaslea da bera, Ordiziako goizeko A2 taldeko kidea. Pozik jaso ditu Rodrigok Idiazabal izenpedun gazta eta sei botila sagardo. On egin!
2014/03/13
2014/03/11
Martxoko lehiaketa
Hilabete honetako galdera: Zein da aurtengo Iparra-Hegoaren gaia?
Saria: Segurako Iparra-Hegoa ekimenaren barruan apirilaren 3an egingo den bertso afarirako bi txartel. 19:30ean bertso-poteoa izango da Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariarekin eta Kuxkuxtu txarangarekin.Ondoren, bertso afaria izango da.
Parte hartzeko azken eguna: martxoak 30
2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak,
kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa
(ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak
dira. - See more at:
http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpuf
2
olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak,
kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa
(ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak
dira. - See more at:
http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpuf
2
olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak,
kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa
(ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak
dira. - See more at:
http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpufParte hartzeko azken eguna: martxoak 30.
Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.
Lehiaketaren laguntzailea:
2014/03/10
Diru-zorroak egiten ikasteko tailerra
Diru-zorroa zaharkituta al duzu eta berri baten premian al zaude? Bada, oraintxe duzu aukera zerorrek egiten ikasteko. Diru-zorroak nola egiten diren irakatsiko digu Goiztiri AEKren irakasle den Alaitz Imazek martxoaren 19an, 09:30etik 11:30era, Ordiziako euskaltegian. Tailerrean parte hartu nahi baduzu, martxoaren 17rako eman behar duzu izena eta 3 euro ordaindu beharko dira.
Animatu eta eman izena!
2014/03/06
38.904 zenbakia izan da soldata-errifen zozketako irabazlea
AEKren soldata-errifak salgai izan dira azken hilabeteotan eta ONCEren otsailaren 28ko zozketak erabaki du sariduna zein den, 38.904 zenbakia, hain zuzen ere. Txartel sarituak hilabeteko epea du saria jasotzeko.
Boleto saritua aterako ez balitz, ONCE elkartearen 2014ko apirilaren 3an saritutakoarekin bat datorrena izango da zenbaki saritua. Horrek ere hilabeteko epea izango du saria jasotzeko.
2014/03/05
Mamoxorroak euskaltegian
Euskaltegian ere ospatu genituen inauteriak joan den asteazken eta ostegunean. Euskal Herrian inauteriak zein tokitan ospatzen diren ikasi genuen lehenbizi eta baita leku bakoitzeko pertsonaiak ere. Unanuko mamoxorroa pertsonaia hartu genuen oinarritzat eta mozorroa prestatu genuen etxetik ekarritako trapu zaharrak, koloretako papera, lastozko kapelak eta gaza erabilita. Argazkietan duzue emaitza. Gustuko al duzue? Ederki pasatu genuen, behintzat!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


