Durangokoaren ondoren, Liburu eta Disko Azokak izango dira bihartik larunbatera Lazkaon, Ataunen, Seguran, Ordizian eta Beasainen. Horien berri eman zuten atzo Lazkaoko Gerriko Txokoan egindako aurkezpenean. Bertan bildu ziren Joxepa Madariaga Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteko ordezkaria; Garazi Etxeberria eta Maider Arruabarrena Ataungo irakurle taldeko kideak; Segurako azoka batzordeko Aitziber Lertxundi; Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteko Aitor Calvillo eta Beasaindik Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiko Maitane Legarreta eta Beasaingo Udaleko Ane Barandiaran.
Liburu festa, azokan! lemapean egingo dituzte bost azokak. Aurten, gainera, Beasain ere herrien arteko elkarlanean sartu da. Bateratuta lanean arituagatik herri bakoitzak bere azoka izango du, produktu eta egitarau propioarekin. Hortaz, ez da liburu, DVD, jostailu eta CD faltarik izango. Gainera, ehuneko hamabosteko deskontua izango da produktuetan. Horretaz gain, egitarauen barruan liburu aurkezpenak, musika, bertsoak, ipuin kontaketak eta bestelakoak ere izango dira.
Inguratu Liburu eta Disko Azoketako batera eta gozatu!
Lazkaoko Azokako informazioa
Ataungo azokako informazioa
Segurako Azokako informazioa
Ordiziako Azokako informazioa
Beasaingo Azokako informazioa
Albistea Diario Vascon
2012/12/11
Hilabete honetako galdera
Hilabete honetako galdera: Non hasi eta amaituko da Korrika 18?
Saria: Abenduaren 29an, 18:00etan, Ordiziako Majori kiroldegian izango den bertso jaialdirako lau sarrera. Jaialdi berezia izango da, Imanol Lazkanori aitortza egingo baitzaio 'Zubigintzan artista' izeneko ekitaldian. Atal askoz osatutako jaialdia izango da: Erniarraitz eta Goibe bertso eskolen arteko desafioa; Lazkanoren bertso sortak Ramon Elosegik kantatuak; bat-bateko saioa Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusen eskutik eta, azkenik, aitortza berezia egingo diote Imanol Lazkanori, urte askoz bertsokide izan dituen Jon Lopategi, Joxe Agirre, Patxi Etxeberria eta Txomin Garmendiaren babesean.
Parte hartzeko azken eguna: abenduak 21.
Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.
2012/12/10
Korrika 18ren aurkezpen gehiago izango dira datozen egunetan
Jada Goierriko zenbait herritan egin da Korrika 18ren aurkezpena baina oraindik ere beste hainbat herri daude zain. Honako hauek izango dira hurrengoak:
Olaberria. Bihar, 18:00etan, Udal pleno aretoan.
Lazkao. Abenduaren 13an, osteguna, 18:00etan. Udaleko erakusketa gelan.
Zegama. Abenduaren 13an, 19:30ean. Kultur etxean.
Idiazabal. Abenduaren 17an, astelehena, 18:00etan. Pilar eneako ganbaran.
Ataun. Abenduaren 17an, astelehenam 19:00etan. San Gregorioko jolas lekuan.
Itsasondo. Abenduaren 18an, asteartea, 18:30ean. Gazte lekuan.
Legorreta. Abenduaren 19an, asteazkena, 18:00etan. Udaletxeko aretoan.
Legorreta. Abenduaren 19an, asteazkena, 18:00etan. Udaletxeko aretoan.
Animatu eta hartu parte!
2012/12/04
Beasaingo iluntzeko ikasleak baserritarren jantzien erakusketan izan dira
Ostadar dantza taldeak euskal baserritarren jantzien hitzaldi-erakusketa antolatu zuen joan den astean. Beasaingo iluntzeko taldekoak izan ziren bertan azaroaren 27an eta baserritarren jantzien inguruko informazioa jaso zuten: euskal historian zehar zertarako erabili izan diren, euskal folklorearen eta dantzen inguruan zer suposarazi izan duten…Horretaz gain, jantzien inguruko kontuak ere azaldu zituzten: nesken zapiak nola jarri, mutilen kasuan gerriko ondo nola lotu, txiki gelditutako arropa tamainara nola egokitu...
2012/12/03
Korrika 18ren aurkezpenak egingo dira herrietan
Aste honetan hasiko dira Korrika 18ren herrietako aurkezpenak. Axular Barandiaran, Goierriko koordinatzaileak, edizio honen inguruko informazioa emango du eta aurkezpen horren ondoren eratuko dira herrietako Korrika Batzordeak.
Hauexek dira oraingoz lotutako aurkezpenak:
Ordizia. Bihar, abenduak 4, 18:00etan. Barrenako 7.gelan.
Zaldibia. Bihar, abenduak 4, 19:00etan. Kultur etxean.
Beasain. Etzi, abenduak 5, 18:00etan. Udal pleno aretoan.
Segura. Etzi, abenduak 5, 19:00etan. Kultur etxeko areto nagusian.
Olaberria. Datorren asteartean, abenduak 11, 18:00etan. Udal pleno aretoan.
Beste herrietako datak zehaztuko ditugu laster.
Animatu eta parte hartu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)