Ostadar dantza taldeak euskal baserritarren jantzien hitzaldi-erakusketa antolatu zuen joan den astean. Beasaingo iluntzeko taldekoak izan ziren bertan azaroaren 27an eta baserritarren jantzien inguruko informazioa jaso zuten: euskal historian zehar zertarako erabili izan diren, euskal folklorearen eta dantzen inguruan zer suposarazi izan duten…Horretaz gain, jantzien inguruko kontuak ere azaldu zituzten: nesken zapiak nola jarri, mutilen kasuan gerriko ondo nola lotu, txiki gelditutako arropa tamainara nola egokitu...
2012/12/03
Korrika 18ren aurkezpenak egingo dira herrietan
Aste honetan hasiko dira Korrika 18ren herrietako aurkezpenak. Axular Barandiaran, Goierriko koordinatzaileak, edizio honen inguruko informazioa emango du eta aurkezpen horren ondoren eratuko dira herrietako Korrika Batzordeak.
Hauexek dira oraingoz lotutako aurkezpenak:
Ordizia. Bihar, abenduak 4, 18:00etan. Barrenako 7.gelan.
Zaldibia. Bihar, abenduak 4, 19:00etan. Kultur etxean.
Beasain. Etzi, abenduak 5, 18:00etan. Udal pleno aretoan.
Segura. Etzi, abenduak 5, 19:00etan. Kultur etxeko areto nagusian.
Olaberria. Datorren asteartean, abenduak 11, 18:00etan. Udal pleno aretoan.
Beste herrietako datak zehaztuko ditugu laster.
Animatu eta parte hartu!
2012/11/30
Esne Beltzak egin du Korrika 18ren kanta
Gaur goizean aurkeztu dute Andoainen Korrika 18ren kanta eta Esne Beltza taldeak eginiko 'Bagoaz' abestia entzuteko aukera izan da bertan, Xabier Solanoren eskutik. Azpian duzue abestiaren bideoklipa. Audioa, berriz, hemen deskarga dezakezue. Gozatu abestiaz eta eman euskara elkarri!
2012/11/28
Bitxi ugari egin ditugu ikastaroan
Bitxigintza ikastaroko bi saioak burututa, jendea eskuak bitxiz beteta joan da etxera. Lehenengo saioan, eraztuna, belarritakoak eta lepokoa egin genituen. Bigarren saioan, berriz, mugikorrentzako zintzilikarioa, koloretako bolatxodun lepokoa eta beste eraztun bat. Larraitz Sukia ataundarra izan genuen irakasle eta berak azaldu zizkigun gauza bakoitza egiteko eman beharreko pausoak. Hona hemen emaitza:
Bejondeizuela, apaingarri ederrak egin dituzue-eta! Larraitz Sukiari ere gure esker ona irakatsitakoagatik eta hurrengora arte!
Argazki gehiago.
'Euskaraz bizi nahi dugu' manifestazioa izango da larunbatean Donostian
Larunbatean, abenduak 1, Donostian manifestazioa egingo da euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. 17:00etan aterako da manifestazioa Anoeta estadioaren paretik, 'Euskaraz bizi nahi dugu' lelopean. Manifestazioa honen bultzatzaileak Kontseilua, Euskal Herrian Euskaraz, Ikastolen elkartea eta AEK dira.
Azpiko bideoan duzue ekimenaren manifestua.
Autobusak ere antolatu dira manifestaziora joateko. Hemen duzue horren inguruko informazioa.
Atxikimendua eman nahi baduzue, berriz, hemen duzue aukera.
Larunbatean denok Donostiara! Gu joango gara eta zu?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
