HABEren 3.MAILA ( C1.) azterketa prestatzeko 40 orduko ikastaroa uztailaren 4tik 15era (20 ORDU) eta irailaren 12tik 23ra (20 ORDU). Goizeko 09:00etatik 11:00etara.
Izena emateko azken eguna UZTAILAK 1, OSTIRALA.
HARREMANETARAKO:
Bi egunetako lanketak eman du emaitza. Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako ikastaroak adin eta mota ezberdineko jendea elkartu zuen Beasainen AEK-k duen egoitzan; euskara ikasle, gaztetxo eta herritarrak.
Lan txukunak bertan egindakoak. Lehen egunean "kuku" olerkia landu eta oihal margoketaren prozesua azaldu zuen Nekane Munduatek. Jarraian norberak bere marrazkia sortu zuzen. Bigarren egunean, landutako marrazkia oihalean margotu eta amaiera eman zitzaion ikastaroari.
Abian jarri genuen apirilean Goiztiri AEKren blogaren lehiaketa. Baditu saridunak aurreko hilabeteko lehiaketak. Joxean Ormazabalek idatzi zuen ESAERA ZAHARRAK ETA TXISTE BERRIAK liburua. KORRIKA 17ren bi elastiko zozketatu ditugu asmatu dutenen artean. Argazkietan Amaia ajuria eta Eskoli Sanchez sariekin .
Zorionak bioi!
Hilabete honetako galdera blogaren eskuinean ikusi ahal izango duzue. Animatu eta parte hartu!
Pedro Garcia mendizale ordiziarrak 2010eko udaberrian Everestera egindako espedizioari buruz hitz egin zuen joan den asteartean Ordiziako Barrena jauregian.Horrelako espedizioak nolakoak izaten diren kontatu zuen: behar izaten diren baimenak, jarraitu beharreko prozedurak etab.
Espedizioan ateratako argazkiak ere erakutsi zituen eta bertan zeudenek argazkiak ikusten zituzten bitartean Everesten igoera eta jaitsiera nolakoa izan zen azaldu zuen. Abentura horretan bizitako bitxikeriak ere kontatu zituen eta ikus-entzuleek ederki gozatu zuten Garciaren istorioekin.Ikus-entzunezko ekitaldi hau Hitzaro Euskara Elkarteak eta Goiztiri AEK-k antolatu zuten.