2011/05/16
Beasaingo goizeko AISA taldekoak errezetak ikasten.
Beasaingo Goiztiri AEKren euskaltegian aurten bi AISA talde dabiltza euskara ikasten. Andramendi Ikastolako Lehen Mailako haurrek goizeko taldekoei, eurek eskoletan ikasitakoa praktikara eramanez, errezetak erakutsi zizkieten. Besteak beste, limoizko moussa nola egin azaldu zieten.
Azalpenak adi entzun zituzten ikasleek. Bai horixe!
Praktikan jarri...
Amaieran, dastatu ere egin zituzten!
Goxoak dirudite, bai! Mmmmmmmmmmmm!!!
2011/05/09
Blogaren lehiaketa: hilabete honetako galdera.
Abian jarri genuen apirilean Goiztiri AEKren blogaren lehiaketa. Hilabetero galdera bat proposatuko dizuegu eta blogaren eskuinean ondorengo irudian klikatuta ikusi ahal izango duzue:
Hilabete honetako galdera:
Hilabete honetako galdera: Hilabete honetako galdera:
- Nork idatzi zuen ESAERA ZAHARRAK ETA TXISTE BERRIAK liburua?
Saria: KORRIKA 17ren elastiko bat zozketatuko da asmatzen dutenen artean.
Azken eguna: maiatzak 31.
Bidali zure erantzuna gure helbidera: goierri@aek.org
2011/05/06
Haristizabal baserrira irteera.
Maiatzaren 11n, asteazkena, 14:15etik 16:00etara, Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak irteera antolatu du Ezki-Itsason dagoen Hariztizabal baserrira. Marmelada ekologikoaren inguruko tailerra izango da. Aste honetako goiz batean ere bertan izan dira hainbat ikasle, irakasle eta herritar pasta eklogikoak nola egiten diren ikasten.
Hariztizabal baserria, Gipuzkoako arte eta arkitektura ondarearen zerrendan katalogatuta dago; baserri hau noiz, zergatik eta zertarako egin zuten ere ikasiko da bertan. Pastak egiteaz gain, baserriaren eguneroko lanei buruzko informazioa eta ezagutza jasoko da. Hemengo gizartearen iragan hurbilaren eta horrek gaur egungoarekin duen lotura nabarmenak baitira.
Hariztizabal baserria, Gipuzkoako arte eta arkitektura ondarearen zerrendan katalogatuta dago; baserri hau noiz, zergatik eta zertarako egin zuten ere ikasiko da bertan. Pastak egiteaz gain, baserriaren eguneroko lanei buruzko informazioa eta ezagutza jasoko da. Hemengo gizartearen iragan hurbilaren eta horrek gaur egungoarekin duen lotura nabarmenak baitira.
2011/05/03
XX.txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa jokoan da jada.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegikook, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, urtero antolatzen duen Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketaren berri eman nahi dizuegu eta bertan parte hartu ahal izateko baldintzak aurkeztu.
Baldintzak:
. 16 urte edo gehiago izatea.
. Txiste edota pasadizoak euskaraz (batuaz edo euskalkiaz) idatziak izatea.
. Maiatzaren 25a bidaltzeko azken eguna.
Oharrak:
. Txiste bakoitzean norbere izena, helbidea eta telefono zenbakia jarri eta honaxe bidali.
Animatu eta parte hartu!
2011/05/02
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

