Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak irteera antolatu du Arriarango urtegi eta araztegira. Maiatzaren 30ean izango da eta autobusa Garagartza plazatik irtengo da 9:20ean. Izen ematea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik.
2025/04/29
Euskaraldia: hika ikastaroa
Hika hitz egiten ikasi edo dakizuna hobetu nahi duzu? Bada, orain duzu aukera: Euskaraldiaren baitan hika ikastaro labur bat eskainiko dugu. Hiru saio izango dira: maiatzaren 9an, 16an eta 23an. Izena eman nahi izanez gero, bizkor ibili beharko duzu, maiatzaren 5ean amaitzen da-eta epea.
Apirila-maiatza: hitz ezkutua
Hemen doa hitz ezkutua lehiaketako bigarren pista. Zer ote da?
1. pista: Euskal Herrian 19 daude, eta bakoitzak bere kodea dauka.
2. pista: Oraingoen sistema asko aldatu da, baina funtzio berdina izaten jarraitzen dute.
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
2025/04/08
Apirileko hitz ezkutua
Hemen doa apirileko hitz ezkutua lehiaketako lehenengo pista. Zer ote da?
1. pista: Euskal Herrian 19 daude, eta bakoitzak bere kodea dauka.
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutuamen
2025/04/03
Apirileko ekintzak
Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaileak ongi erakutsi zigun atzo ipuinak ez direla bakarrik haurrentzat. Ahoz-aho 2025 ekimenaren baitan, ipuin kontaketa bikaina eskaini zigun Egidazuk Ordiziako Barrena Kultur-etxean.
Bestalde, gogoratu Hitzaro euskara elkarteak Leintz Gatzagako gatz museoa ikusteko antolatutako irteera apirilaren 11an izango dela. Bihar amaituko da izen ematea.
Martxoko hitz ezkutua. Irabazlea
Arratsalde on!
Hainbatek asmatu bezala, Mielotxin da martxoko lehiaketako hitz ezktuta. Nork irabazi du zozketa? Ikusi bideoa.