2025/04/03

Apirileko ekintzak

Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaileak ongi erakutsi zigun atzo ipuinak ez direla bakarrik haurrentzat. Ahoz-aho 2025 ekimenaren baitan, ipuin kontaketa bikaina eskaini zigun Egidazuk Ordiziako Barrena Kultur-etxean. 

Bestalde, gogoratu Hitzaro euskara elkarteak Leintz Gatzagako gatz museoa ikusteko antolatutako irteera apirilaren 11an izango dela. Bihar amaituko da izen ematea. 




Martxoko hitz ezkutua. Irabazlea

Arratsalde on!  

Hainbatek asmatu bezala,  Mielotxin da martxoko lehiaketako hitz ezktuta. Nork irabazi du zozketa? Ikusi bideoa.