2025/03/05
Kaskaroneak
Ba al dakizu zer diren kaskaroneak? Aurrez hustu, konfetiz bete, berriro itsatsi eta, apaintzeko, kolore biziz margotutako arrautza oskolak dira. Guatemalako inauterietako tradizio polit bat da, eta gurera ekarri du bertako ikasle batek. Ikusi nolako kaskarone politak egin dituzten!
Kaixo!
Hemen duzue martxoko hitz ezkutua lehiaketako lehenengo pista. Zer ote da?
1. pista: Hiru metro inguru neurtzen du.
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
2025/03/04
Otsaileko hitz ezkutua: irabazlea
Kaixo!
Zirkua zen otsaileko hitz ezkutua lehiaketako hitza. Asmatu duzuenen artean egin dugu zozketa, eta Egle Escamilak eraman du saria: bi lagunentzako gosaria Ordiziako Kixket kafetegian. On egin, Egle!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)