Bertako produktuen zozketa egin genuen txartela erosi zuten
herritarren artean Ordiziako Euskal Jaietan. Irabazlea 714 zenbakiduna
izan zen, baina lehenengo sariduna ez denez agertu, ordezkoak eskuratu du
saria, 812 zenbakidunak, hain zuzen. Saskia etxera eta produktuez gozatzeko aukera izango du! On egin!
Dakizuen bezala, Ordiziako Euskal Jaien azokan bertako produktu sorta
zozketatzen dugu urtero eta gaurkoan ere hantxe izan gara txartelak saltzen.
Mahaia produktu ederrez bete dugu, argazkian ikus daitekeen bezala:
Goiz osoan errifak saltzen aritu eta gero, ordubi eta erdietan egin dugu
zozketa:
Bideoan ikus daitekeen moduan, 714 zenbakia izan da saritua. Irabazleak bihar,
irailak 8, 14:30ak baino lehenago deitu behar du euskaltegira saria jasotzeko (943 88 91 74). Sariduna agertzen ez bada, ordezko zenbakia ere atera dugu: 812
Mila esker errifa erosi duzuen guztioi, euskalduntze lanetan jarraitzeko
bultzada emateagatik eta datorren urtera arte!