2011/12/23
Gabonetako postal lehiaketak baditu irabazleak
Gabonetako postal lehiaketako sari banaketa egin zen atzo, abenduak 22, Barrena jauregian. Ordiziako Jakintza Ikastola eta Urdaneta-Oianguren ikastetxeetako 5, 6 eta DBH1 mailetako ikasleak izan ziren protagonista. Goiztiri AEK-k antolatzen duen Eguberrietako postal lehiaketaren irabazleak jarraian datozen hauek izan dira.
A) POSTAL LEHIAKETA: 5, 6 eta DBH1eko ikasleei zuzendua. Bi ikastetxeek hiruna sari. Gaiak Euskal Herriko Eguberri edota Gabonekin lotura izan du.
+ Jakintza Ikastola:
- 1. saria: SAIOA ARREGI (DBH1) 
- 2. saria: AINARA ZUBELDIA (DBH1) 
- 3. saria: LEIRE URDANGARIN (5.A) 
- Urdaneta-Oianguren Ikastetxea:
- 1. saria:LIDE ERBINA (6.MAILA) 
- 2. saria: ARKAITZ PEÑALVER (?) 
- 3. saria: OMAR RODRIGUEZ (DBH 1) 
2011/12/22
Gabonak, neguko solstizioa.
 Antzina, animaliak araztu egiten ziren enbor horren gainetik igaroaraziz. Are Eguberriaren izena ere eguzkiaren jaiotzaren ideiarekin loturik dago.
Gabonetan, eguzkia bere punturik baxuenera
iristen da, zerumugan, eta une horretatik bertatik hasten dira egunak luzatzen. Ezagutzen ditugun kultura guztiek ospatu dute eguzkiaren etorrera-errituekin, eta, kasu askotan, gaur egun arte iraun dute.
Eguzkiaren etorrerarekin, herriek lurraren emankortasun garaiaren etorrera ospatzen dute.
Egun horietan ospatutako errituetan, hildako senitartekoei, biziak zaintzeko eskatzen zieten.
Antzina, animaliak araztu egiten ziren enbor horren gainetik igaroaraziz. Are Eguberriaren izena ere eguzkiaren jaiotzaren ideiarekin loturik dago.
Gabonetan, eguzkia bere punturik baxuenera
iristen da, zerumugan, eta une horretatik bertatik hasten dira egunak luzatzen. Ezagutzen ditugun kultura guztiek ospatu dute eguzkiaren etorrera-errituekin, eta, kasu askotan, gaur egun arte iraun dute.
Eguzkiaren etorrerarekin, herriek lurraren emankortasun garaiaren etorrera ospatzen dute.
Egun horietan ospatutako errituetan, hildako senitartekoei, biziak zaintzeko eskatzen zieten. Kultura askotan, Gabonetan eguzkia gurtzen da, su handiak piztuz.
Erritu horiek guztiak, egun, Euskal Herrian bezalaxe, kristautasunak izan zuen eraginaren ondorioz, egin zuenaren ondorioz, paganismoaren eta kristautasunaren nahasketa dira.
  Ez ditzagun ohitura zaharrak ahaztu!
Kultura askotan, Gabonetan eguzkia gurtzen da, su handiak piztuz.
Erritu horiek guztiak, egun, Euskal Herrian bezalaxe, kristautasunak izan zuen eraginaren ondorioz, egin zuenaren ondorioz, paganismoaren eta kristautasunaren nahasketa dira.
  Ez ditzagun ohitura zaharrak ahaztu!
2011/12/21
Nik euskaraz bizi nahi dut! Eta zuk?
 Filosofia horri jarraiki, arlo askotako jendea ari da bere ekarpena  egiten. Batzuek, ekintza ezagunagoak burutuz, hala nola, Esne Beltzak sortu duen kanta edota hogeita bat euskal idazleren artean osatu duten liburua. Beste batzuek, hainbeste oihartzun ez dute, ekimen apalagoen bidez ari dira, baina guztion beharra dago. Izan ere, euskaraz bizitzeko nahia agertzeko moduak hamaika izanagatik, hamaika dira ere euskaraz bizitzeko hautua gauzatzeko erak. Zein da zurea? Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak pasa den urriaren 28an  aurkeztu zuen Euskaraz bizi nahi dut dinamika Donostiako Doka Kafe Antzokian. Dena dela, udan zehar hainbat eta hainbat izan dira abian  jarri eta euren ekimenak aurretik burutu dituztenak. Euskaraz  bizitzearen nahia aldarrikatzea du helburu aipatu dinamikak, zelan eta euskararen aldeko  eragile guztiak nola edo hala zipriztinduz. Hortaz, euskaraz bizi nahi  duen orok ekarpena egitea da bere baitan jasotzen duen filosofia.

2011/12/20
Literatura tertuliako 11. saioa burutu zuten Seguran.
 
2011/12/19
22.Euskal Liburu eta disko azokan jende andana.
 
2011/12/14
Zen aholku gehiagoren berri eman dute on-line zerbitzukoek.
2011/12/11
22.liburu eta disko azoka Beasainen datorren asteburuan.
 Euskaraz  argitaraturiko produktuen azoka ostiralean hasiko da Beasainen. Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 22. Liburu Azoka izango da. AEK  zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur,  gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa prestatu dute. Azoka  Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da igandera arte.

- Abenduak 16, ostirala:
- 18:30 Irekiera ekitaldia: Aurtzaka, Bertso eskolako ikasleak...
- 20:00 Igartzako jauregian "Eta orain badakit Itsaso kontra bat" hitz, musika eta irudizko poesia irakurketa.
- 13:00 Udal Musika Eskolako Trikitilariak
- 17: 00 Mintzodromoa
- 19:00 Iruñeako erraldoiak eta gaztaina erreak
- 12:30 Migel Angel Mintegiren Heriotza zuriz jantzita liburuaren aurkezpena
- 13:00 Kantujira
2011/12/05
Iñaki Perurenaren hitzaldian izan dira Beasaingo arratsaldeko taldekoak
AEK euskaltegiko Beasaingo iluntzeko taldeko ikasleak Seguran izan ziren ostegunean Iñaki Perurena harri jasotzailearen “Harri eta herri” izenburupeko hitzaldia entzuten. Perurenak, besteak beste, harriarekin egindako bere lorpenak izan zituen ahotan, bere bizipenak tartekatuz. Harriek bere bizitzan izan duten lekua eta esanahia azaldu zituen, hizkera fresko eta naturalez, jendez betetako kultur etxeko areto nagusian.
Goierriko Kultur Zirkuituaren baitan antolatutako ekimena izan zen ostegunean Seguran egindakoa.