2026/01/12

 24. KORRIKA AURKEZPENAK: Goierriko herrietako aurkezpenak egiten hasi gara urtarrilean. Zure herrian noiz izango den ikusi nahi? Animatu eta hartu parte!

 


 Hona Euskal Herrian zehar Korrikak egingo duen ibilbidearen mapa. Martxoaren 28an Goierrin izango dugu!!

 


 

2025/09/10

Bertako produktuen zozketaren zenbaki saritua: 0016

 

Dakizuen bezala, Ordiziako Euskal Jaien azokan bertako produktu sorta zozketatzen dugu urtero. Mahaia produktu ederrez bete dugu, argazkian ikus daitekeen bezala: 



 
 
Goiz osoan errifak saltzen aritu eta gero, ordu biak pasata egin dugu zozketa.
Argazkian ikusi daitekeen moduan, 0016 zenbakia izan da saritua.


Bideoan ikus daitekeen moduan, 0016 zenbakia izan da saritua.


Saritua agertu da eta eramandu saskia. Saritua honako hau izan da: Serapio Jauregi Iturrioz, Zumarragakoa.

Zorionak, Serapio! Gozatu.



2025/09/08

Matrikulazio kanpaina martxan!

Dagoeneko abian da 2025-2026 ikasturteko matrikulazio kanpaina Goierri AEK euskalegietan, Ordizian eta Beasainen. Zatoz gurekin euskara ikastera! Harrera ordutegia:


goizetan: 10:00etatik 13:30era
arratsaldetan: 17:00etatik 19:30era 





 

2025/07/21

Oporretara goaz!

Oporretara goaz! Irailaren 2an berriro zabalduko ditugu ateak ikasturte berriko matrikulazioari ekiteko. Uda ona izan!