2019/09/30

"Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu" jardunaldia Gasteizen

iritzia: 
ELEBILAB Elebitasunaren Laborategiak eta UEUk antolatu duten "Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu" jardunaldia urriaren 4an eta 5ean egingo da Gasteizen. Helburua Euskal Herriko elebitasun goiztiarrak eta haren ikerketak ia hiru hamarkadetan zehar izandako aldaketari buruz hausnartu eta haren emaitza gizartearekin partekatzea da. 


Egitaraua eta izen-ematea HEMEN.

2019/09/25

AEKren webgune berria

iritzia: 

Ikasturte berriarekin batera, AEKren webgunea ere eguneratu dugu!
Sartu, kuxkuxeatu eta erakutsi ingurukoei! Bertan beharrezkoa den informazio guztia aurkituko duzue: ikastaroei buruzko informazioa, barnetegiak, mintzapraktika jarduerak, eta askoz gehiago!

'Egunean behin' tribial jolasa

iritzia: 

'Egunean behin' euskarazko tribial jolasa da, aplikazio formatuan egina. Asko jota, egunean bi minutu eskaintzen dizkio erabiltzaileak partida bateko galderak erantzuteari. 15.000 erabiltzailek jokatu dute gutxienez partida bat lehen denboraldian. Orain, bigarrenarekin itzuli dira eta jokalari gehiago izatea espero dute. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Josu Azpillaga CodeSyntaxeko kideari. Hemen irakur dezakezue elkarrizketa.

2019/09/23

Urriaren 1ean hasiko dugu ikasturtea

iritzia: 
Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea eta,euskara ikasteko asmoa baduzu, egunotan izena ematea komeni zaizu. Ez utzi azken unerako!

Hementxe duzue gure eskaintza.


Zu hemen, AEK ere bai!

2019/09/19

Igogailua podcastaren lanketak

iritzia: 
'Igogailua', AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko saila oinarri, ariketa sorta prestatu eta sareratu du AEK-k. Euskaraz entzun, gozatu eta ikasteko aukera ematen du. E-uskaltegian topa daitezke ariketok.


2019/09/18

Foruako barnetegia urte osoan

iritzia: 
AEKren Foruako barnetegia urte osoan zabalik!
Euskara modu trinkoan ikasteko aukera paregabea: giro euskalduna, Urdaibain kokatua, lagunartean,...


2019/09/16

HABEren bigarren deialdiko probetarako izen-ematea zabalik dago

iritzia: 


Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2019ko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 13tik 24ra bitartean, biak barne.

Informazio gehiago HEMEN

Ikasturte berriko AIZU! kalean da

iritzia: 

Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean! Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera ematen du, AEBen alde ikusezina ezagutu daiteke eta beste hainbat gai ere landu dira.

 

Horrez gain, udan Barnetegi Ibiltarian parte hartu dutenen testigantzak ere bildu dira ale honetan, bi astez, euskaraz bizi eta Euskal Herriko mendiez gozatu dutenen esperientzia.

2019/09/12

Bertako produktuen zozketan 1143 zenbakia izanda sariduna

iritzia: 

Urteroko legez Ordiziako Euskal Jaietan izan gara bertako produktuen postuarekin.






Jende andana hurbildu da boletoak erostera, baina irabazlea bakarra izanda: 1143 zenbakiduna, hain zuzen ere. Hementxe dituzue zozketaren irudiak:






Eskerrak eman nahi dizkizuegu guregana hurbildu zareten guztiei euskararen alde egindako ekarpenagatik!



2019/09/02

Matrikulazio epea zabalik!

iritzia: 

Irailaren 2tik 27ra bitarte 2019/20 ikasturteko matrikula epea zabalik dago! Aurten ere eskaintza zabala izango duzu eskura, hala nola, euskalduntze maila guztiak, aurrez aurrekoak, autoikaskuntza, harrera ikastaroak, mintza-taldeak...

Bekak eta diru-laguntzak

Urtero bezala, euskara ikasteko edota hobetzeko matrikulatzen zaretenok bekak eta diru-laguntzak jasotzeko aukera izango duzue. 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Beasaingo AEK – 943 88 93 40 – beasain@aek.eus

Ordiziako AEK – 943 88 91 74- ordizia@aek.eus