2013/09/30

Bihar hasiko da 2013/14 ikasturtea

iritzia: 
Urriaren lehenengo egunean emango diogu hasiera 2013/14 ikasturteari. Urteroko legez, maila ezberdinetako ikasleak elkartuko dira euskaltegian, euren helburuak lortzeko asmoz:  ilobekin euskaraz hitz egitea, euskaraz idazten trebatzea, tituluren bat ateratzea...Ongi etorri euskaltegira eta zorte on denoi zuen ibilbidean!


2013/09/27

Dendetan eta tabernetan ere euskara praktikoa

iritzia: 


Euskaraz bizi nahi baduzu kalean, eman izena Goiztiri AEKn!

2013/09/24

Ikasgelan ere euskara praktikoa

iritzia: 
 Kalean euskara erabiltzeko ikasgelan euskara praktikoa ikasi nahi al duzu? Zatoz Goiztiri AEK euskaltegira eta ikasi euskara praktikoa!

Argazki gehiago galerian.

2013/09/20

Kalean ere euskara praktikoa

iritzia: 
Euskarak kalean behar du presentzia eta horretarako guztiok egin behar dugu euskaraz kaleko bazter eta txoko guztietan. Horretarako euskara ikasi behar duzula? Zatoz Goiztiri AEKra eta ikasi euskara praktikoa!



Argazki gehiago hemen.

2013/09/19

Asier Zubeldia ordiziarrak eskuratu du produktu sorta

iritzia: 
Ordiziako Euskal Jaietako Azokan zozketatu genuen produktu sortak badu jabea: Asier Zubeldia ordiziarra. Bere seme-alabekin batera jaso zuen saria Ordiziako euskaltegian. Zubeldiak ordezko zenbakia zuen, 0783a, eta lehenengo zenbakiduna agertu ez zenez, berak eraman du dena etxera. Zorionak eta on dagizuela!


2013/09/17

Osasungintzan ere euskara praktikoa

iritzia: 
Medikuarekin euskaraz egiten al duzue? Txanda euskaraz eskatzen al duzue? Gogoratu osasun zentroetan ere euskara erabili dezakezuela. Oraindik gai ez bazarete, etorri Goiztiri AEKra euskara praktikoa ikastera!


2013/09/13

Parkean ere euskara praktikoa

iritzia: 
AEKn euskara praktikoa ikasi nahi al duzu? Euskara praktikoari esker umeekin parkean zaudenean bertako gauzak izendatzeko gai izango zara. Begira, begira!




 Ikasi euskara praktikoa Goiztiri AEKn!

2013/09/11

1093 zenbakiari egokitu zaio euskal produktu sorta

iritzia: 

Goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte Ordiziako Euskal Jaietan izan gara, Jakesenea etxearen aurreko postuan. Euskal produktuz hornitu dugu mahaia eta bertatik igaro zareten herritarrok errifak erosi dituzue, produktu sorta ederra etxera eramateko asmotan.


Ordubi eta erdiak aldera egin dugu zozketa eta 1093 zenbakiari egokitu zaio saria. Ez da irabazlerik agertu, beraz, zuk edota ingurukoren baten errifaren bat badu, azti ibili, astebeteko epea duzue-eta saria jasotzeko! Epe horretan irabazlea agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak, 0783ak, eskuratuko luke saria. Ondo begiratu errifak eta egokitu bazaizue deitu Ordiziako euskaltegira (943 88 91 74). 


Mila esker errifa erosi diguzuen guztioi eta datorren urtera arte! Bien bitartean eman euskara elkarri!

Argazki gehiago Flickr-eko gure galerian.

2013/09/10

Ordiziako Euskal Jaietako Azokan izango gara bihar

iritzia: 
Ordizian egun handia izango da bihar: Euskal Jaietako Azoka. Guk ere ez dugu galdu nahi izaten eta bertan izango gara bihar Jakesenea parean. Euskal produktuz betetako saski ederra zozketatuko dugu errifa erosleen artean. Gonbidatuta zaudete, beraz, hurbildu gure postura!



Iazko produktuen saskia

2013/09/09

Matrikulatzeko epea irekita dago irailaren 27ra arte

iritzia: 
Ikasturte berria urritik aurrera izango da martxan eta gaurtik irailaren 27ra izango dugu zabalik matrikulatzeko epea. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango duzue matrikulatzera etortzeko aukera, bai Ordiziako (Nafarroa Beherea,1/ 943 88 91 74) eta bai Beasaingo (Urbialde 7, behea/ 943 88 93 40) euskaltegietara. 

Zer eskaintza dugun ez dakizuela? Hementxe duzue 2013/14 ikasturterako dugun eskaintza:


Zatoz euskaltegira!

2013/09/04

Matrikulazio epea irailaren 9tik 27ra izango da

iritzia: 
Abuztua atzean utzi eta irailan sartu garen honetan, berriz ere ikasketei heltzeko garaia iritsi da. 2013-14an Goiztiri AEK euskaltegian euskara ikasi nahi duzuenok irailaren 9tik 27ra izango duzue matrikulatzeko aukera. Eskaintza zabala dugu aurtengo ikasturterako ere: etorkinentzako AISA ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak, HABEko 1, 2 eta 3.maila eta EGA prestatzeko ikastaroak...



Euskara praktikoa ikasi nahi baduzu, eman izena AEKn! Beasaingo euskaltegian (Urbialde behea,7) edota Ordiziako euskaltegian (Nafarroa Beherea,1) eman daiteke izena datorren astelehenetik aurrera.


Ikasi euskara praktikoa!