2014/03/31

Bertsomovieda-n publikoaren saria: Sar dadila kalabazan!

iritzia: 
Beira taldeak eta Izaskun Bernedok (beste askoren artean) egindako “Sar dadila kalabazan” bertsomovieak irabazi du 2014ko Bertsomoviedako ikusleen saria. 1043 boz lortu ditu azkenean. Pentzauku Produktionsen (ikusleen sariaren iazko irabazleak ,bide batez) “Bertsofrikia” gerturatu zaion arren (883 boz) hasiera hasieratik izan da bozketaren buruan. Aurreko bi edizioetako sari nagusiaren irabazleak (lehen urtean Gabiritarrekin erdibana) aurten ere ez dira esku-hutsik joango, beraz. Azpian duzue eurek egindako lana. Ikusi eta gozatu!






Gainerako sarien irabazleak aste honetan jakinaraziko dituzte antolatzaileek.Zorte on, beraz, gainerakoei!

2014/03/28

HABEren azterketa egiteko matrikulazioa zabalik

iritzia: 

HABEren 1.deialdiko azterketak egiteko matrikulazioa zabalik dago apirilaren 2ra arte. Lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren maila egiteko lehen deialdirako matrikulazioa da orain zabalik dagoena. Izen-ematea Internet bidez egin behar da www.habe.euskadi.net atarian ikasleen sarbidean klik eginda. Bertan sartzeko norberaren erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar dira. 


Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikulazio-orria bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

Matrikulari ordaintzeari buruzko informazioa eta gainerako zalantzak argitzeko hemen koltsulta dezakezue. Azti ibili, eta ez utzi matrikula azken unera arte, badaezpada. Hartara, edozein arazo konpontzeko astia izango duzue.

Zorte on!

2014/03/24

Gozogintzan aritu dira Ordiziako jubilatuak

iritzia: 

 

Urteroko ohiturari jarraituz, Ordiziako jubilatuek gozogintza saioa egin zuten joan den astean. Katu-mingaina, gazta tarta eta txokolatea prestatu zuten eta baita dastatu ere. Giro ederrean aritu ziren eta berdinduta atera ziren saiotik. A zer inbidia!




2014/03/21

Diru-zorro ederrak egin dituzte ikasle eta herritarrek

iritzia: 

Diru-zorro ikastaroa egin genuen joan den asteazkenean Ordiziako euskaltegian. Alaitz Imaz irakasleak erakutsi zigun prozesuaren nondik norakoa eta bertan bildutako guztiok martxan jarri ginen berehala. Ikastaroan bildutako 27 lagunok josteko trebezia eta irudimena erakutsi genuen, gainera. Ikusi bestela zer diru-zorro ederrak egin genituen!




2014/03/18

'Euskal pastela' egiten ikasteko saioa

iritzia: 


Gozozalea al zara? Hala bazara, postre goxoa egiten ikasteko aukera duzu datorren astean. Iñaki Lopez Castañares 'Pasteles' gozogileak, euskal pastela egiten irakatsiko digu martxoaren 27an, 18:00etan, Arriarango Intxaurpe elkartean. Ikastaroaren prezioa 3 eurokoa da. Interesa baduzu, ostiralera arteko epea duzu izena emateko. Animatu!

2014/03/13

%25eko deskontua uda barnetegietan

iritzia: 


Uda sasoia aprobetxatu nahi al duzu euskara ikasteko? Aurtengo ikasturtean AEKn ikasle bazara eta  izena martxoaren 21erako ematen baduzu, %25eko deskontua izango duzu. Hainbat aukera dituzu: familia barnetegia, euskalduntze barnetegia, mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia, EGA/C1 maila prestatzeko...Ez galdu aukera!



Otsaileko lehiaketako irabazlea

iritzia: 

Rodrigo Valenzuela izan da otsaileko lehiaketako irabazlea. Goiztiri AEKren ikaslea da bera, Ordiziako goizeko A2 taldeko kidea. Pozik jaso ditu Rodrigok Idiazabal izenpedun gazta eta sei botila sagardo. On egin!

2014/03/11

Martxoko lehiaketa

iritzia: 
 


Hilabete honetako galdera:  Zein da aurtengo Iparra-Hegoaren gaia?

Saria: Segurako Iparra-Hegoa ekimenaren barruan apirilaren 3an egingo den bertso afarirako bi txartel. 19:30ean bertso-poteoa izango da Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariarekin eta Kuxkuxtu txarangarekin.Ondoren, bertso afaria izango da.


Parte hartzeko azken eguna: martxoak 30

2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak dira. - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpuf
2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak dira. - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpuf
2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak dira. - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpufParte hartzeko azken eguna: martxoak 30.
Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.


Lehiaketaren laguntzailea:
                                 

2014/03/10

Diru-zorroak egiten ikasteko tailerra

iritzia: 


Diru-zorroa zaharkituta al duzu eta berri baten premian al zaude? Bada, oraintxe duzu aukera zerorrek egiten ikasteko. Diru-zorroak nola egiten diren irakatsiko digu Goiztiri AEKren irakasle den Alaitz Imazek martxoaren 19an, 09:30etik 11:30era, Ordiziako euskaltegian. Tailerrean parte hartu nahi baduzu, martxoaren 17rako eman behar duzu izena eta 3 euro ordaindu beharko dira. 


Animatu eta eman izena!

2014/03/06

38.904 zenbakia izan da soldata-errifen zozketako irabazlea

iritzia: 

AEKren soldata-errifak salgai izan dira azken hilabeteotan eta ONCEren otsailaren 28ko zozketak erabaki du sariduna zein den, 38.904 zenbakia, hain zuzen ere. Txartel sarituak hilabeteko epea du saria jasotzeko.
Boleto saritua aterako ez balitz, ONCE elkartearen 2014ko apirilaren 3an saritutakoarekin bat datorrena izango da zenbaki saritua. Horrek ere hilabeteko epea izango du saria jasotzeko.

2014/03/05

Mamoxorroak euskaltegian

iritzia: 

 

Euskaltegian ere ospatu genituen inauteriak joan den asteazken eta ostegunean. Euskal Herrian inauteriak zein tokitan ospatzen diren ikasi genuen lehenbizi eta baita leku bakoitzeko pertsonaiak ere. Unanuko mamoxorroa pertsonaia hartu genuen oinarritzat eta mozorroa prestatu genuen etxetik ekarritako trapu zaharrak, koloretako papera, lastozko kapelak eta gaza erabilita. Argazkietan duzue emaitza. Gustuko al duzue? Ederki pasatu genuen, behintzat!