2011/07/21

Beasaingo Goiztiri AEk Euskaltegiko ikasleak Leonen.

iritzia: 
Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiko hainbat ikasle-irakasle, urtero legez, ikasturte amaierako txangoa egin dute. Aurten, Leon eta Oviedora joan dira. Ekainaren 17an, goizeko 7etan irten ziren Beasaindik autobus batean...14:30ean Leonera iritsi, poltsak Hotelean utzi eta bazkaltzera abiatu ziren. Ondoren, bisita gidatua egin zuten erdigunean. Katedrala, San Isidorro Kolegiata eta Botines izeneko jauregia... Monumentu guztien artean, gehien gustatu zitzaiena katedraleko beirateak izan ziren. Bisita gidatua bukatu ondoren, garai batean San Marcos ospitalea izandakora gerturatu ziren. Egun Paradore Nazionala da. Bertatik “barrio humedo” izena duen auzora joan ziren txikiteoan ibili eta afaltzera... Bertako produktuak ere dastatu zituzten.Parrandatxoa ere egin zuten baina berehala joan ziren ohera! Hurrengo egunean garaiz esnatu behar zuten-eta! Hurrengo egunean, goizeko hamaikak aldera, Astorgaruntz abiatu ziren. Bertan, informazio bulego batera hurbildu ziren ea zer ikus zenezaketeen galdetzera. Katedrala bera, museo bat da, Antoni Gaudik egindakoa. Plaza Nagusian ordulari bat dago eta orduero jotzen dituzte kanpaiak. Berau ikusi ondoren, “cocido maragato” bertako ohiko bazkaria jan zuten. Plater honen berezitasun garrantzitsuena haragia jaten hastean datza, amaiera zoparekin ematen baita. Arratsaldean "Castillo de los polvazares" delakora joan ziren.
Herri txiki eta polit hau ikusgarria da "Giza Ondare" izandatua dago. Arratsaldean Leonera itzuli eta bueltatxo bat eman ondoren bertako dantza talde bat ikusteko aukera ere izan zuten. Berriz ere “barrio humedo” izeneko auzora gerturatu ziren afaltzeko asmoz, baina jendez gainezka zegoenez beste auzo batera joan ziren. Nola ez, bertako produktuez eginiko afaria izan zuten! Ondoren ohera joan ziren zuzenean. Ederki asko ibili ziren. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto!!!

Hurrengo eguna, azken eguna izan zen. Gosaldu maletak prestatu eta Oviedora abiatu ginen. Han bisita gidatu bat egin genuen hiria ezagutzeko. Bisita hau autobus batean egin genuen. Lehenik Santa Maria del Naranjoraino igo gintuzten. Bertaik hiri guztia ikusteko aukera dago. Autobusa utzi eta erdiguneko monumenturaino oinez gerturatu ginen. Oviedo hiria “magnolioz” betea dago. Igandea zenez gaita-jotzaileak eta dantzariak zeuden kaleetan zehar. Ohitura ona ez galtzeko sagardotegi batetara joan ginen bazkaltzera. Bertako sagardotegieta kupelarik egoten ez denez botilatik edan behar izan genuen. Pene apur batekin, arratsaldeko bostak aldera Euskal Herrirantz abiatu ginen. 11ak aldera etxean geunden berriz ere, asteburu on bat igaro ostean.

2011/07/14

HABEren 4.mailako azterketa prestatzeko ikastaroa.

iritzia: 

Eskaintza berria aurtengo udan e-uskaltegian. Irailean HABEren 4. mailako azterketaren bigarren deialdia prestatzeko 40 orduko saioa antolatu du AEKren on line zerbitzuak. Ikastaroa HABEren 4. mailako azterketa prestatu nahi dutenei zuzenduta dago. IRAUPENA: 40 ordu. Irailaren 5etik 30era. LAN ERRITMOA: astean 5 ordu. LAN EGITEKO MODUA: erabat on line. Moodle plataforma erabiliko dugu ikastaroa burutzeko; beraz, modu praktikoan erakutsiko dugu zer den eta nola erabili. Bi oinarri izango ditu ikastaroak: ikasle eta tutoreen arteko harremana, eta ikaskideen artekoa. Lehena burutzeko posta elektronikoa erabiliko dugu eta bigarrena, berriz, foroen bidez. Biak nahitaezkoak gertatuko dira. BEHARREZKOAK DIRA: ordenagailu bat eskura edukitzea, posta elektronikoa (propioa ahal bada), denbora apur bat (5 ordu astero), eta euskaltegi batean 4. maila ikastaroa eta proiektua gainditua izatea. TEKNOLOGIA: ez da behar informatika maila aurreratua; bai, ordea, gutxieneko ezagutza ondoko arloetan: word edota antzeko testu-editoreetan, interneten erabileran edota posta elektronikoaren erabileran. PREZIOA: 200 euro. Abuzuaren 19a izena emateko azken eguna. INFORMAZIO GEHIAGO: e-idazkaritza@aek.org

2011/07/11

Goierriko Hitza eta aldizkaria harpidetzak sustzeko kanpainan.

iritzia: 
Goierriko Hitzaren eta aldizkarien harpidetzak sustatzeko kanpaina egiten ari dira uztailean. Aurtengo udan ere euskaraz irakurri!

2011/07/07

Oporrak laster!

iritzia: 
Laister, uztailaren 22an, oporrak hartuko ditugu eta irailean izango gara berriro zuekin. Ondo ondo pasa oporrak!

2011/07/06

Goierriko Goiztiri AEKren ikasleak Aikur erle-museoan

iritzia: 
Goiztiri AEKren ikasleak Aikur erle-museoan izan ziren joan den astean. Hona hemen egindako bisita ederraren hainbat argazki.
Museora bisitaHas gaitezen!Garai bateko erlauntzak.Ardo hori edateko ote duk?Museoko bisita.Ederto egongo nintzateke hori jantzita! Erlezainen lanabesakEztia nektarrarekin egiten ditek!Ardoa ere egiten al dute?DSC01233Atal interaktiboa.Hauek dituk asmakizunak! Argizari pixka bat?Bitxikeriak.Erleek sortutako zenbait material.Erleen lagunak, loreak.Egitura harrigarriak, benetan.Xilofonoa ote? Erlezainaren azalpenakAbaraskakErlezaina eta abaraskakAbaraskakHori da lana egitea!Erlauntza

Inguru naturalean murgildurik eta aparteko panorama batean, erleen bizimodu sekretu eta miresgarria aurkitu eta ezagutuko zuten. Bertan, erleen historiaren berri, nondik datozen, produktuen jatorria eta zertarako erabiltzen dituzten jakin ahal izan zuten. Aurrerantzean, erlezaintzak ez du ez joan zirenetzako sekreturik izango!

Ekaineko blogaren lehiaketaren irabazlea.

iritzia: 
Goiztiri AEKren blogaren ekaineko lehiaketak izan du sariduna. Ekaineko galdera ea asteazkenero, eguerdian, Segura irratian egiten duten saioak zein izen duen zen eta erantzuna BIXI-BIXI da. ELHUYAR HIZTEGI TXIKI bat zozketatu dugu asmatu dutenen artean.
Zozketan irabazle Beasaingo Maitane Legarreta izan da. Zorionak!