2011/01/31

Edergintzak Goierriko Goiztiri AEKn eman zuena irudietan.

iritzia: 
Hona hemen edergintzak Goierriko Goiztiri AEKn eman zuena irudietan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Amaia Iztueta eta Ana Talaverari egin zuten lanagatik. Saio teoriko praktikoak izan ziren Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako kultur ekintza bi hauek. Oso gustura hartu zituzten bertaratutako guztiek.

2011/01/28

Abian, jada, KORRIKA 17ren aurkezpenak Goierrin.

iritzia: 
Aste honetan Goierriko hainbat herritan hasi gara, jada, Korrikaren 17ren
aurkezpen bileretan eta datorren astean herri hauetan izango gara:
  • Urtarrilak 31, astelehena, Itsasondon,udaletxean, iluntzeko zazpietan.
  • Urtarrilak 31, astelehena, Ataunen, kalustra gaineko lokalean, iluntzeko zortzi eta erdietan.
  • Otsailak 1, asteartea, Ordizian, Barrena Kultur Etxean, arratseko seietan.
  • Otsailak 1, asteartea, Zaldibia eta Gaintza, Zaldibiako udaletxean, arratseko zazpi eta erdietan.
  • Otsailak 2, asteazkena, Ormaiztegi eta Gabirian, Ormaiztegiko udaletxean, iluntzeko zazpietan.
  • Otsailak 2, asteazkena, Segura, Zerain eta Mutiloa, Segurako kultur etxean, iluntzeko zortzi eta erdietan.
  • Otsailak 3, osteguna, Beasainen, Udaleko Batzar Aretoan, arratseko zazpietan.

2011/01/21

Korrika 17ren aurkezpena egin da gaur Goierrin Lazkaoko Beneditarren liburutegian.

iritzia: 
Goierriko KORRIKA 17ren arduraduna den Nekane Munduatek eskerrak eman dizkie aurkezpenean egon diren guztiei, euskalgintzan lan egin eta egiten dutenei.
1980an Oñatitik -Bilbora zeharkatu zuen 1.KORRIKAtik 30 urte pasa dira. Eta ediziotik ediziora, milaka eta milaka lagunen partaidetzarekin Euskal Herria zeharkatzen duen lasterketa erraldoia bizi-bizirik datorkigu.
Euskaldun orok, agian, noizbait eginiko galdera bi honakoak: nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari? KORRIKA 17ak horiei guztiei izena ipini die, EUSKALAKARI. Korrikaren 17.edizio honetan omendua Euskaltzaindia izango da. Horrezaz gain ezin ahaztu Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta Korrika antolatzen duen AEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta Rikardo Arregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izan direla helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak. Gure eskualde honetan ere hainbat lan egin da, bai. Euskalgintzaren enborrak eman du adarrik Goierrin. Lehen gau eskola, euskalduntze-alfabetatzeak eta orainak; lehen Ikastola eta oraina; lehen bertso eskola eta oraina. Honengatik guztiarengatik aurkezpenean egon direnak goraipatu ditu Nekanek. Izan ere, horixe da KORRIKA 17ak goraipatu nahi duena. KORRIKA 17an modu askotara parte hartu daiteke:
  • Korrika laguntzaile eginez.
  • Datozen asteotan Goierriko herri orotan eratuko diren batzordeetan parte hartuz. Astelehena, urtarrilak 24, Lazkaon 19:00etan eta Olaberrian 20:00etan. Asteartea, urtarrilak 25, Legorretan gaztetxean 19:00etan. Asteazkena, urtarrilak 26, Beasainen Udaletxeko Batzar Aretoan 19:00etan eta Idiazabalen 20:30ean. Astelehena, urtarrilak 31, Ataunen 20:30ean. Otsailak 1,asteartea, Ordizian Barrena Kultur Etxean 18:00etan. Ateartea, otsailak 2, Ormaiztegin Udaletxeko Areto Nagusian 19:00etan.
  • Materiala erosiz: Beasaingo Herri dendan, ostiral zein larunbatetan 18:00etatik 21:00etara (kale Nagusian) eta Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegietan.
  • Kulturalean parte hartuz.
  • KM erosiz.
  • Enpresa edo saltegiek, korrikalaria, korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.
  • ...
Eta...

Nola ez! Bizkarrekoa jantzi eta KORRIKA eginez!

Euskalaleta lehiaketa antolatu du Korrika 17 Kulturalak.

iritzia: 

Korrikak, ohikoa duen legez, kultur eskaintza aberatsa eskainiko dio euskal jendarteari 17. Korrikaren atariko hilabeteetan, eta denetarik ikusteko aukera izango da: antzerkia, musika, ipuinak, pailazoak, poesia, pintura... Horren erakusle izan dira Bilborockera hurbildu diren zenbait artista eta kultur eragile, eta batzuek euren lanaren lagin bat ere erakutsi dute bertan, besteak beste, Pirritx eta Porrotxek (Ongi etorri Pupu eta Lore), Loli Astoreka, Mikel Losada eta Eduardo Gabiñak (Sekula bai antzezlana) eta Oier Guillan, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortegak (Hura ez da lekua ikuskizuna). Bertan izan dira, halaber, Mikel Martinez (L-KM Larria Kutsakorra Mendebaldekoa antzezlana), Ramon Agirre (Xentimorik gabe antzezlana), Marifeli Etxandia (Hilezinak antzezlana)...

Bestalde, Euskalaketa lehiaketa antolatu du 17. Korrika Kulturalak, bakarrizketa lehiaketa hain zuzen ere, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Asmoa, “euskalakaririk onena” aukeratzea. Edonork har dezake parte martxoan zehar jokatuko diren kanporaketetan, finala Donostian izango da Korrika amaierako festan.

Kanporaketa bakoitzean, lehiakideek bi lan burutu beharko dituzte. Alde batetik, partaide bakoitzak aurretik prestatutako gai libreko bakarrizketa aurkeztuko du, gehienez zortzi minutukoa. Bestetik, bakoitzak guztientzako berdina izango den Euskalakari gaia garatu beharko du. Bigarren honetan lehiakideak bost minutu izango ditu lana aurkezteko. Lehen saria, bi pertsonarentzako Kariberako bidaia izango da. Eta herrialdeetako sariak, berriz, bi pertsonarentzako astebukaerako egonaldiak izango dira hainbat landetxetan. Izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik korrika17@gmail.com This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it helbidean. Beharrezko datuak: izen-abizenak, herrialdea, telefonoa eta posta elektronikoa. Azalpen gehiago, www.korrika.org web-gunean.

2011/01/20

Korrika Kulturala eta Korrika 17ren kanta/bideoklipa aurkeztu da gaur.

iritzia: 
Gaur goizean, Korrika Kulturala eta Korrika 17ren kanta/bideoklipa
aurkeztu ditu AEK-k, Bilborock aretoan. Oraingoan ere, aurrekoetan bezalaxe, zuzenean emititu da www.korrika.org web-gunean.

Korrika 17ren aurkezpena Goierrin.

iritzia: 
Bihar, urtarrilak 21, ostirala, arratsaldeko 15:00etan Goierriko KORRIKA 17ren aurkezpena izango da Lazkaoko Beneditarren liburutegi berrian.

2011/01/17

"Eskuak eta azkazalak nola zaindu" saioa AEK-k antolatuta.

iritzia: 
Ordiziako euskaltegian, Ana Talavera ikasle ohiak "Eskuak eta azkazalak nola zaindu" saioa eskainiko digu datorren urtarrilaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 15:00etan. Saioa irekia da, beraz, nahi duen oro gertura daiteke bertara. Anima zaitezte!

2011/01/16

Jon Maiaren "Apaizac obeto" dokumentala.

iritzia: 
Urtarrilaren 18an, iluntzeko 7etan, Idiazabalgo Udaletxeko Areto Nagusian, Jon Maiak "Apaizac obeto" dokumentala aurkeztuko du. "Zer garen ulertzeko ezinbestekoa ez ezik itsasoa kultura eta memoria putzu sakona" dela aldarrikatu nahi du dokumentalak. Aukera paregabea , beraz, honetarako.

2011/01/15

"Aurpegia nola zaindu" saioa datorren astelehenean, urtarrilak 17, AEK-k antolatuta.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak "aurpegia nola zaindu" saioa antolatu du Ordiziako EBPNaren laguntzarekin. Saioa, datorren astelehenean, urtarrilak 17, arratsaldeko 18:ooetan Ordiziako AEKren euskaltegian izango da. Amaia Iztueta estetizistak geure aurpegia nola zaindu azalduko digu. Saioa irekia da, beraz, nahi duen oro gerturatu daiteke bertara datorren astelehenean. Anima zaitezte!

2011/01/10

Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez aurten Korrikak.

iritzia: 
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.

2011/01/08

Bukatu da, bukatu da, akabo!

iritzia: 
Urte berri on guztioi!Ederki pasatu dugu oporretan, baina... Bukatu da, bukatu da, akabo! Urtarrilaren 10ean, gaur, ekin diogu berriro lanari, opor luzeon ostean. Inoiz baino indartsuago eta gogotsu lanari ekin diogu euskaltegietan. Hemen gara bai berriro! Ongi etorri!

2011/01/07

EUSKALAKLIP lehiaketa 17. KORRIKAren berrikuntzetako bat.

iritzia: 
17. Korrikaren berrikuntzen artean EUSKALAKLIP lehiaketa dago, edozein adin tarteko jendeak, baina bereziki gazteek, ikus-entzunezko baliabideekiko duten hurbiltasuna kontuan edukita, 2011n burutuko den Korrika Kulturala 17ren barnean ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi dion bideo lehiaketa berezi eta berritzailea. Parte hartu nahi baduzue irakurri argibideak hementxe. eta bidali bideoak korrika17@gmail.com helbidera otsailaren 25a baino lehen!

2011/01/04

AEK-k antolatutako Gabonetako postal eta idazlan lehiaketak baditu saridunak.

iritzia: 
Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Gabonetako postal eta idazlan lehiaketako sariak banatu ziren. Guztira 110 lan jaso dira aurten, parte hartze ona izan da eta jasotako lanen maila ere ona. Saridunek, Lazkaoko Gerriko liburudendan gastatzeko txartelak eskuratu zituzten. Lehiaketan parte hartu duten postal guztiak ikusgai ikusgai daude herritar guztientzat Ordiziako Barrenan, urtarrilaren 10era bitarte. Hona hemen saridunak: Postal lehiaketa Jakintza Ikastola: 1.saria: Saioa Arregi 2.saria: Enara Barandiaran 3.saria: Ainara Zubeldia Postal lehiaketa Urdaneta-Oianguren ikastetxea: 1.saria: Nerea Sarasola 2.maila: Leire Molina 3.saria: Dorlete Armendariz Idazlan lehiaketa: 1.saria : Jone Agirre (DBH2, Jakintza). Idazlana: Zoriontasunera heldu nahian. 2.saria. Maialen Irastorza (DBH2, Oianguren). Idazlana: Haize Planeta. ZORIONAK GUZTIOI!