2020/10/20

2020-2021 ikasturtean, KORRIKArik ez

iritzia: 


22. KORRIKA 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez.

Azken hilabeteotan, gauzak ikaragarri aldatu dira. Pandemiak mundu osoa kolpatu du eta ez dirudi epe motz-ertainean erabat kontrolpean izango denik. Egoera uste genuena eta nahi genuena baino askoz okerragoa da orain. Hori dela eta, AEKn hobetsi dugu KORRIKA bezalako ekimena atzeratzea, besteak beste, pandemiaren barruko transmisioa ahalik eta gehien murrizteko. KORRIKAren atzerapenak hutsunea sortuko du, baina KORRIKA bera horren garrantzitsua izanik, beharrezkoagoa da KORRIKA denok desiratzen ditugun baldintza hobeetan egitea. Une honetan, ez dugu KORRIKAren ordezko eskas bat nahi. Izan ere, euskarak bezala, KORRIKAk kalea behar du, bizia, mugimendua. Eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek. Denbora gehiago hartu nahi dugu, normalitate berria nondik nora joango den ikusteko, etorkizuna hobeki ezagutzeko, eta, ondo bidean, egoera hobetzen bada, denok desiratzen dugun KORRIKAra iritsiko gara, 2022. urteko udaberrian.


Testua: korrika.eus




2020/10/19

Beasaingo bertso saiorako sarrera bikoitza

iritzia: 

Arriarango Intxaurpe Elkarteak antolatuta bertso erromeria egingo da  larunbat honetan 11:30ean Beasainen. Bertso saiorako sarrera bikoitza zozketatuko dugu. Parte hartu nahi baduzu, bidali galdera honen erantzuna urriaren 22a baino lehen whatsapp zenbaki honetara: 688 74 66 38

Irabazlearen izena ostegunean argitaratuko dugu. 

Errigorako kanpaina zein egunetatik zein egunetara izango da? 




Data
2020-10-24
Non
Arriaran < Beasain 
Saio-mota
Plaza librea
Motiboa
Bertso erromeria
Ordua
11:30
Lekua
Igartzako zubitik Arriaranera. Intxaurpe elkartea (Eguraldi txarrarekin, saioa Igartzan egingo da)


   



2020/10/13

2020-2021 Ikasturtea hasi da!

iritzia: 

 

2020-21 ikasturtea pasa den astelehenean hasi genuen, urriaren 5ean, hain zuzen. Ohiko ikastaroekin jarraituko dugu, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta gure esku dauden prebentzio-irizpideak ezarrita. Hala, hauek izango dira Goiztiri AEKn euskara ikasteko aukerak:


- Ohiko aurrez aurreko taldeak

- Autoikaskuntza

- Online


Euskara maila guztiak izateaz gain modalitate ezberdinak ditugu: harrera ikastaroak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, jubilatu taldeak, guraso taldeak, mintza-saioak...

Euskera eskolak Ordizian, Beasainen, Zegaman, Zaldibian, Seguran eta Itsason ditugu. Urrian zehar taldetako argazkiak argitaratuko ditugu gure ikasleak ezagutu ditzazuen.