2018/11/29

21. Korrikaren kanta: Klika

iritzia: 
Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean. Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak, eta musika, aldiz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean. Prentsa-agerraldian, hiru interpreteek eta Asier Amondo KORRIKAren arduradunak hartu dute parte.


Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian, Fermin Muguruzak ohikoa duen estiloan. Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea da, beraz, indartsua eta berritzailea.

Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi berean, osagarriak direnak ageri dira. 100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte lanean.

2018/11/28

Segura eta Mutiloako taldekoak belarriprest

iritzia: 
Segurako Babelgo dorrea taldekoak eta Mutiloako Jubilatu gudariak Seguran bertan elkartu dira gaur. Elkar ezagutu dute eta, bide batez, Euskaraldiari euren babesa erakutsi diote. Horretaz gain, belarriprest rola hartu dute ekimenean. Eutsi horri!


2018/11/26

Ordiziako jubilatuak ere belarriprest

iritzia: 
Ostiralean hasi zen Euskaraldia eta Ordiziako jubilatuek babesa eman nahi izan zioten ekimenari. Argazkia ateratzeaz gain, belarriprest izateko konpromisoa hartu dute. Bejondeizuela zuei ere!


2018/11/23

Aski da!

iritzia: 
Igandean indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, giza-katea egin dugu gaur Ordizian, Hiri Hezitzailea egitasmoaren barruan eta Kimetz emakumeen elkarteak bultzatuta. Herriko beste hainbat eragilek ere parte hartu dute ekitaldian, tartean Berdintasun arloak, ikastetxeak, Bertso Eskolak, Ordizia Kolorek eta guk geuk, AEK-k. 


Altamiratik abiatu da giza-katea eta plazaraino iritsi gara. Bertan,  hainbat jardunez osatutako ekitaldia izan da: poema irakurketak, antzerkia, musika...

Honako hau izan da Goiztiri AEK-kook irakurritako poema:
 

Euskaraldia hasi da!

iritzia: 
Gaurtik abenduaren 3ra arte izango da Euskaraldia eta Goiztiri AEKren irakasle eta ikasleok ere parte hartuko dugu.


AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, euskara normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan guztiz sinesten duelako. Gainera, AEKn uste dugu Euskaraldiak lan egiteko bestelako moldeak ekarriko dituela, sareak eraikitzeko baliagarria izango dela, eta tresna indartsua bihurtuko dela euskarari prestigioa emateko.

2018/11/21

Seguran Erraztiolatza ezagutzen

iritzia: 
Segurako Erraztiolatza erakustokian izan ziren atzo Ordiziako Aza taldekoak eta Segurako eguerdiko taldea. Erraztiolatzaren historia eta maketa ezagutu ahal izan zituzten Rafa Berasategiren eskutik. Euskaraldia ostiralean hasiko denez, argazkia atera zuten ekimeneko letrak eskuetan zituztela.


2018/11/20

Ametsa taldea

iritzia: 
Zaldibian beste talde bat ere bada, Ametsa izenekoa. Eder-eder eta irribarretsu jarri dira argazkia ateratzeko, euren aurpegi onena erakutsi nahian. Izan ere, oso apainak dira!


Euren burua ere aurkeztu digute labur-labur.



2018/11/19

Txapeldunak taldea

iritzia: 
Zaldibiako Txapeldunak taldeko ikasleek euren aurkezpena grabatu dute. Klikatu bideoan eta ezagutu taldekideak.


Jatorrak dira, ezta?

2018/11/16

Ziria taldekoen errezetak

iritzia: 
Ziria taldekoak ere gastronomia zaleak dira, antza, eta eurek ere errezetak prestatu dituzte. Hona hemen beraienak: 







Gustatu al zaizkizue?

Aurrera! taldearen errezetak

iritzia: 
Aurrera! taldeko ikasleak errezetak lantzen aritu dira eta bakoitzak bana prestatu du. Gainerako ikasleekin ere partekatu nahi izan dute eta, beraz, hemen dituzue eurek idatzitako errezetak. On egin!






 

Euskaraldiarekin bat

iritzia: 

Goiztiri AEK euskaltegiko irakasle eta ikasleok ere bat egin dugu hilaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte iraungo duen Euskaraldiarekin.


AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, euskara normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan guztiz sinesten duelako. Gainera, AEKn uste dugu Euskaraldiak lan egiteko bestelako moldeak ekarriko dituela, sareak eraikitzeko baliagarria izango dela, eta tresna indartsua bihurtuko dela euskarari prestigioa emateko.

2018/11/14

Jubilatu gudariak

iritzia: 


Mutiloan ere badugu taldea eta ikasleek euren aurkezpena egin digute. Taldearen izenak adierazten duen moduan, jubilatuta egon arren, borrokarako gogoa dute oraindik. Egunero ari dira euskara ikasi eta euskaraz bizi ahal izateko borrokan. Bejondeizuela!


2018/11/12

Azaroko lehiaketa

iritzia: 


Hilabete honetako galdera: Non hasi eta bukatuko da 21.Korrika?

Saria: Errigorako kaxa beltza.

Parte hartzeko azken eguna: azaroak 30.
Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 688 74 66 38

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:

2018/11/09

Urriko lehiaketaren zozketa

iritzia: 
Urriko lehiaketan zozketa egin dugu aste honetan eta Aurrera! taldea suertatu da irabazle. Horri esker, hilaren 16an Beasaingo Usurbe antzokian 'Hitz egin behar dugu' antzezlana ikusteko aukera izango dute. Gozatu, lagunok!


Txapeldunak taldea

iritzia: 
Zaldibiako Txapeldunak taldeko ikasleak euskalduntze prozesuan murgilduta dabiltza. Irribarretsu eta gustura ari dira, argazkian ikus daitekeen moduan. 




2018/11/07

Apirilean iritsiko da 21. Korrika

iritzia: 

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 21.KORRIKAk 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. «Klika» da edizio honetarako hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan... ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta.


Goierriri dagokionez, 2019ko apirilaren 13an, larunbatean, goizeko 05:45ean Ikaztegietatik Legorretara sartuko da KORRIKA. Lau bat orduz Goierrin KORRIKA ibili eta gero, Ezkiotik Urolara sartuko da 09:56ean.

2018/11/06

Bihar 21. Korrika aurkeztuko dugu

iritzia: 
21. Korrika aurkeztuko dugu bihar Donostian. Adi egon!