2018/07/05

21.Korrikaren iragarkirako jende bila

2019ko apirilean Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu. Hori dela eta, AEKn buru-belarri gabiltza prestaketan eta, besteak beste, 21. KORRIKA iragarriko duen SPOT-IRAGARKIA grabatuko dugu irailean. Horretarako, zure laguntza nahi dugu: bai parte hartzera animatuz, bai deialdi hau ahalik eta gehien zabalduz.

Spot-iragarkiaren "protagonistak" nahiz estrak bilatzen ari gara. Grabaketak, aurtengo irailaren 11n, 13an eta 17an izango dira. Protagonistek egun pare batean grabatu beharko dute, eta estrek horietariko bakar batean. Profil desberdinak behar ditugu, adin guztietakoak; beraz, interesa baduzu, bidali e-maila zure datuekin esan@aek.eus helbidera, argazki batekin. SPOT-IRAGARKIAen egileek hautatuko dute protagonista-taldea.

Azkenik, breakdance dantzariak ere behar ditugu. Inor animatuz gero, idatz dezala esan@aek.eus helbidera.

Eskerrik asko eta badakizu: tipi, tapa, KORRIKA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina