2025/05/27

Zeraingo Zerrategira bisitan




Aste honetan Zeraingo Larraondo zerrategira egin dugu bisita. 1890. urte inguruan Alustiza anaiek sortutako zerrategia da, berriki Ondare kalifikazioa lortu berria. Zerrategiko lanabesak bikain kontserbatu direla ikusi genuen, eta zerrategiko makineria martxan ikusteko aukera ere izan genuen. Bisita paregabea Zeraingo parajeetakoa!

 




 

2025/05/26

Hitz ezkutua lehiaketa irabazlea

Itsasargia da hilabete honetako lehiaketako pistek ezkutatzen zuten hitza. Goierri taldea izan da irabazlea, eta saria bi lagunentzako gosaria Ordiziako Kixket kafetegian. On egin!




2025/05/07

Maiatzeko ekintzak


 

Apirila-maiatza hitz ezkutua: hirugarren pista

 

Hona hemen hitz ezkutua lehiaketako hirugarren pista.  Zer ote da?

 

1. pista: Euskal Herrian 19 daude, eta bakoitzak bere kodea dauka.
2. pista:
Oraingoen sistema asko aldatu da, baina funtzio berdina izaten jarraitzen dute.
3. pista: Zetak taldearen Itzulera kantak dio hitz ezkutua testigu dela.

 

Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutuamen