2020/01/29

Greba egingo dugu urtarrilaren 30ean

iritzia: 
Urtarrilaren 30erako deitutako grebarekin bat egingo dugu Goiztiri AEK euskaltegiko kideok eta, ondorioz, euskaltegiak itxita egongo dira.

2020/01/28

Talogintza tailerra otsailaren 19an

iritzia: 
Urteko kultur ekintza arrakastatsuenetakoa izaten da talogintza tailerra, jende asko elkartzen baita elkartean eta giro ederra sortu. Otsailaren 19an egingo dugu tailerra, 18:00etan, Arriarango Intxaurpe elkartean.

Talogileek masa egin eta gero, norberak bere taloari forma emango dio eta sutan erre ondoren,dastatu egingo du, barruan osagairen bat duela.

Parte hartu nahi duenak otsailaren 14a baino lehen eman behar du izena Goiztiri euskaltegian. Helduek 4 euro eta haurrek 2 euro ordaindu beharko dute.

2020/01/27

Urtarrileko lehiaketa: erantzuna

iritzia: 
 
Erantzuna: Aizu! aldizkaria.  
 
Saria: otsailaren 21ean, 20:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian Moko zorrotza antzezlana ikusteko bi sarrera.
 
Lehiaketaren laguntzaileak:
 
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/01/24

Jatorrak taldea Goierriko Hitzan

iritzia: 

Beasaingo jubilatu taldea, Jatorrak izenekoa, ostiralero elkartzen da euskara ikasteko, irakasle duten Irati Aldazekin. Goierriko Hitza egunkariko kazetariak beraiekin elkartu ziren joan den ostiralean eta erreportajea argitaratu dute egunkarian. Hemen irakur dezakezue. 

Argazkiak: Goierriko Hitza

2020/01/23

AISA ikastaroak Ordizian

iritzia: 

Oinarrizko AISA ikastaroa eskainiko dugu Ordizian martxotik ekainera. Ordiziako Udalak diruz lagunduko du eta, beraz, ikasleak ez du ordaindu beharko. Ikastaroaren xehetasunak:
  • Epea: martxotik ekainera. De marzo a junio.
  • Egunak: astelehena eta osteguna. Lunes y jueves.
  • Ordutegia: 09:30-11:30 edo/o 14:30-16:30
  • Prezioa: 0 € (Ordiziako Udalak diruz lagunduta / Financiado por el ayuntamiento de Ordizia)
  • Matrikulazioa: otsailaren 7ra arte/ haste el 7 de febrero. 943 88 91 74. ordizia@aek.eus 

2020/01/22

AIZU!ren Youtube kanala

iritzia: 
Ezagutzen al duzue AIZU!ren Youtube kanala? Bertan ikus daitezke aldizkariko elkarrizketa nagusien pasarte ugari. Azkenak Ainhoa Tirapurenak:

2020/01/20

Urtarrileko lehiaketa: 3.pista

iritzia: 
 
3.pista
 
AEKren produktua naiz eta elkarrekin euskaraz bizi gara.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/01/16

AEKren barnetegia urte osoan zabalik

iritzia: 

AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!

B2 eta C1 prestatzeko ikastaro trinkoak

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

Prezioa: 545 euro (Eskolak+mantenu osoa). Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.

*Eskolak eta mantenu erdia egiteko aukera ere badago.

Hurrengo ikastaroak:
Otsailaren 3tik 28ra
Martxoaren 2tik 27ra
Martxoaren 30etik apirilaren 30era (apirilaren 13tik 17ra, oporraldia)
Maiatzaren 4tik 29ra
Ekainaren 1etik 26ra

2019-2020 ikasturteko egutegia hemen

Harremanetarako:

Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
• gernika@aek.eus

2020/01/15

Kirola, natura eta euskara

iritzia: 
Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirkuan orientazio saioa egingo da. 

Edonorentzat egokia den abentura txikia izango da: 2 km (familia eta umeentzat) eta 5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat). Iraupenari dagokionez, 2 ordu gutxi-asko.

Parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan.

Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.

2020/01/14

1200 pelikula baino gehiago euskarazko azpidatziekin

iritzia: 
100 film baino gehiagoren azpidatziak igo dituzte azkenaldian Azpitituluak.eus webgunera eta, beraz, guztira 1200 film baino gehiago daude bertako datu-basean. Telesaileko ataletan,berriz, 75 inguru igo zituzten 2019an. 

Gehitu dituzten filmen artean, Marvel eta DC Comics superheroien pelikulak daude, Oscarretan sariak irabazi dituzten The Darkest Hours edo Three Billboards, animaziozko Mutafukaz edo Loving Vincent, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortu zuen The Disaster Artist edota Call me by your name eta The Florida Project, besteak beste. 

Telesailen alorrean, esaterako, Girls eta Tutankhamun telesailen zenbait denboraldi aurki daitezke.

Erabiltzaileek eurek ere egin ditzakete euren ekarpenak azpidatziak jarrita eurek hautatuko film edo telesailei.

2020/01/13

Urtarrileko lehiaketa: 2.pista

iritzia: 
 
2.pista
 
1981ean jaio nintzen eta 443na naiz.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 
 Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/01/10

Uda barnetegiak: datak zehaztuta

iritzia: 
Udan barnetegira joateko asmoa duzu? Bada, zure oporraldia hobeto antolatzen joateko,  hemen dauzkazu gure barnetegien datak!!

Barnetegiei buruz gehiago jakiteko, irakurri gehiago AEKren webguneko barnetegien atalean.

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- apirilean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko:  673 200 100 - 946 464 000 · udabarnetegiak@aek.eus

2020/01/09

Urteko lehen AIZU! kalean da

iritzia: 

Urtarrileko alean Ainhoa Tirapu futbolariarekin mintzatu dira AIZU!-ko lagunak. AFE sindikatuko Emakumezkoen Futbol Batzordearen lehendakariordea ere bada Tirapu. Eneko Axpe eta Maisha MC musikaria ere  elkarrizketatu dituzte aldizkarian.

Horretaz gain, erreportaje hauek jorratu dituzte: GaroƱa, egonean; Erromatarren iragan hurbila; Hazi hartatik, lore hauek; Zuberoako maskaradetan euskarari bromarik ez...

Bestalde, Ika-mika atalean, Hernani AEK-ko ikasleak dauzkagu iritzi-emaile.

Hau guztia eta gehiago... AIZU! aldizkarian!

2020/01/07

Urtarrileko lehiaketa: 1.pista

iritzia: 

1.pista

Erditu berri naute eta esku artean izateko gogoz.