2019/11/29

Euskararen eguna: Whatsapp eta Telegram lehiaketa

Euskararen Egunaren harira, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak martxan jarritako lehiaketa baten berri eman dute Zuzeu gunean. Geure hizkuntzan dauden mezuen lehiaketa izango da eta, horren barruan, osasuna eta euskara lotzen dituzten mezuak.

Helburua Watxap eta Telegram bidezko euskarazko mezu, irudi eta bideoak sustatzea da, eta geure sormena nahiz sarea miatzeko trebezia gako izango dira horretan. Bi talde egingo dira: mezu orokorrak eta osasunarekin lotutako mezuak.

Beraz, Watxapetik edo Telegrametik bidal daitezkeen mezuak, irudiak, bideoak, memeak… bidali eta bi multzo hauetako onenak Zuberoako Ikastolen aldeko Ahüzki saskia jasoko du. Banaka edo taldeka aurkeztu daiteke.


Animatzen bazarete, 656 30 37 67 telefono zenbakira nahiz oee@oeegunea.eus helbidera  bidali behar dituzue eta zuen izen-abizenak zein diren esan. Hauek dira epeak eta parte hartzeko bideak:

  • Azaroaren 26tik abenduaren 8ra. Edukiak bidaltzeko epea, tartean Euskararen Egunean noski.
  • Abenduaren 9tik 15era. Bozketa irekia www.oeegunea.eus atarian. Jasotako eduki guztiak sarean eskegiko ditugu eta bertan edozeinek bozkatu ahalko du.
  • Abenduaren 16an. Irabazleen izen-abizenak argitaratu eta sariak bidali.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina