2019/05/31

Plaza-dantzak ikasten

iritzia: 


Udaberriarekin batera festarako aukerak ugaritu egiten dira eta komenigarria izaten da antolatzen diren erromerietako dantzak jakitea. Hori aitzakiatzat hartuta, plaza-dantzen ikastaroa egin genuen joan den asteazkenean Ordizian. Amets Bide dantza taldeko kide batek irakatsi zizkigun honako hiru dantza hauen pausoak: Zazpi jauzi, Txapeloaz eta Gaztelugatxeko martxa. Azpiko bideoetan ikusiko dituzue ikasle eta irakasleak dantzan. Nahiko dantzari trebeak dira, ezta?

2019/05/29

Igogailua: 2.atala

iritzia: 
Igogailua! Bigarren atala!

"Ez dela izango erraza? Zer esan nahi duzu?
- Gauza bat ulertu behar duzu: igogailu bat ez gora ez behera geratzen denean,
denbora behar izaten da konpontzeko."

Gozatu euskaraz!


2019/05/27

Euskal dantzen ikastaroa Ordizian

iritzia: 
Euskal dantza ikastaroa antolatu dugu Ordizian asteazkenerako, hilak 29, Amets Bide dantza taldekoen eskutik. Bi orduko saioa izango da, 10:00etatik 12:00etara, eta plaza dantzen ingurukoa izango da. Amets Bide dantza taldearen lokalean egingo dugu saioa. Irekia denez, parte hartzeko asmoa izanez gero, jarri gurekin harremanetan.


2019/05/24

Ekarrizketa egin diote Cristina Ortega ikasleari Bixi-bixin

iritzia: 

Segura Irratiko Bixi-bixi irratsaioan parte hartu du Aurrera! taldeko ikasle den Cristina Ortegak. Lierni Elortza esatariak elkarrizketa egin dio eta hainbat gairen inguruan aritu dira, besteak beste, nolatan etorri zen hona bizitzera eta zergatik ari den euskara ikasten. 28.minututik aurrera entzungo duzue.


Bixi-bixi saioa asteazkenetan izaten da, 12:15ean, eta errepikapena, berriz, ostegun eguerdietan, FM 89.2an edo euren webgunean: segurairratia.eus

2019/05/23

Igogailua: 1.atala

iritzia: 

Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko saila,martxan da jada. Lehenengo kapitulua argitaratu dute AEKren webgunean. 

IGOGAILUA: 1. KAPITULUA

"...Une horretan, igogailuak zarata handia aterako du.
Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den..."

Entzun HEMEN.

2019/05/21

Igogailua: podcast bidezko fikziozko saila

iritzia: 

 “...Une horretan, igogailuak zarata handia aterako du. Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den...”

Aste honetan "Igogailua" estreinatuko du AEK-k, Hiru Damatxok eta AEK-k ekoitzitako podcast bidezko fikziozko saila.
Asteazken honetan, maiatzaren 22an, lehendabiziko atala zabalduko da. Lau bat minutuko bost atal izango dira. Asteazkenero egongo dira entzungai aek.eus webguneko ATAL HONETAN, eta ekainaren 12an izango da azkenaren estreinaldia.

Euskaltegietako euskara ikasleentzat pentsatuta egonagatik, euskaldun ororentzat da egokia.

Laster, "Igogailua" nahi duzuen tokian, nahi duzuenean, entzun ahalko duzue!

2019/05/14

Udako irakurle kanpaina

iritzia: 
Ikasturtea amaitzeko gero eta gutxiago falta da eta uda ate-joka dugu. Oporraldia zain izango duzue zuetako askok eta denbora libre gehiago izango duzuenez, irakurtzeko garai aproposa izan daiteke. Gauzak horrela, ikasle zaretenok, udako irakurle kanpaina baliatu dezakezue liburuak, hiztegiak zein material didaktikoa merkeago erosteko. 


Eskaerak maiatzaren 29a baino lehen egin behar dituzue. Horretarako, pausu hauek jarraitu behar dituzue:
  • Eskaera-orria bete.
  • Ordainketa egin bertan agertzen den kontu korronte zenbakian. Euskaltegiaren izena jarri.
  • Eskaera-orria eta ordainagiria zure irakasleari eman.

2019/05/13

Maiatzeko lehiaketa

iritzia: 
 
Hilabete honetako galdera: Nor da AIZU! aldizkariaren maiatzeko aleko elkarrizketatu nagusia?

Saria: Ordiziako D'Elikatuz zentroko produktu-sorta: Bizkaiko txakolina, Eusko Label sagardoa, Arabako Errioxako ardoa, Leintz Gatzagako gatza, sagar marmelada eta Idiazabal J.D.B. gazta.

Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 31.

Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus   
Whatsapp mezua: 688 74 66 38

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/05/10

Maiatzeko AIZU! kalean

iritzia: 
Maiatzeko AIZU! aldizkaria ere iritsi zaigu euskaltegira eta kioskoetara. Zer aurkituko duzuen barruan? Bada, Iñaki Sotori eta Paula Estevezi elkarrizketak, Andetxako “Bizitzarako margoak”, Artsakh errepublikara bidaia, Ama Esnearen Euskal Bankua, 21. KORRIKA argazkitan...


Bestalde, hil honetako aleak ere badakar erreportaje berezi bat: migratzaileen harreraren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren kontra, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako “M5 Herrien arteko besarkada” ekimenaren ingurukoa.

Irakurri eta gozatu!

2019/05/08

Apirileko lehiaketaren zozketa

iritzia: 
LOTTERY ROLLER BALLS bilaketarekin bat datozen irudiak

Apirileko lehiaketaren zozketa egin dugu aste honetan eta hauek izan dira irabazleak: Hasiberriak taldeko Mariana eta Txapeldunak taldeko Anisoara. Ordiziako Kixket kafetegian launa gosari irabazi dituzte. On egin!


ZOZKETAREN BIDEOA

2019/05/06

Zabalik da uda barnetegien matrikula-aldia

iritzia: 
Zabalik da 2019ko udako barnetegien matrikula-aldia; hemen dituzue zehaztapen guztiak. Eta gogoratu: urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa!



Informazio gehiagorako:
673 200 100 - 946 464 000 //
udabarnetegiak@aek.eus // Ibiltaria: ibiltaria@aek.eus

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA FORUA):

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.

B1-B2-C1 MAILAK

14 egun / 90 ordu. 505 euro.

Uztailaren 1tik 14ra.
Uztailaren 15etik 28ra.
Abuztuaren 5etik 18ra.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
Irailaren 2tik 15era.

A2 MAILA

14 egun / 90 ordu. 505 euro.
Uztailaren 15etik 28ra.

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN: UREPELE):

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.

A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 10 egun

10 egun / 70 ordu. 635 euro (langabeek 545 euro).

Uztailaren 15etik 26ra.
Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra.

A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 20 egun

20 egun / 140 ordu. 1.197 euro (langabeek 1.035 euro).

Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra.


AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.

C1 MAILA

505 euro.

Abuztuaren 19tik irailaren 1era.

B2 MAILA

505 euro.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.


FAMILIA BARNETEGIA (ZUGARRAMURDIN, ARANTZAN ETA FORUAN):

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 25 egun lehenago.

Helduek: 480 euro Haurrek: 285 euro

Forua / Arantza*: uztailaren 1etik 12ra.
Forua*: uztailaren 16tik 26ra.
Zugarramurdi / Forua*: Abuztuaren 5etik 16ra

* Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

IBILTARIA (OINEZ):

Izena emateko azken eguna: Ekainaren 24; on-line egin behar da (klika egin HEMEN formulariora joateko).

595 euro.

Uztailaren 15etik 28ra.
Abuztuaren 2tik 16ra.

XIBERERA BARNETEGIA (BERROGAINE-LARÜNTZE):

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

335 euro (langabeek 290 euro).

Uztailaren 29etik abuztuaren 3ra.


Deskontuak (Hegoaldean):

AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei).
2 barnetegi egiteagatik, % 10.
3 barnetegi egiteagatik, % 15.
3 seme-alabarekin eginez gero, % 10 haur guztien matrikularen gainean.
Aplikatutako deskontuak, orotara, ez dira % 15 baino gehiago izango.
Ibiltarian ez dago deskonturik.

2019/05/03

Barnetegiko oroitzapenik maiteena

iritzia: 

Inoiz egon zara barnetegiren batean? Oroitzapen polit piloa izango dituzu, ezta? Bada, orain duzu horretaz aprobetxatzeko aukera! Barnetegiko zure oroitzapenik maiteena zein den konta iezaguzu grabaketa batean, audioz zein bideoz, eta bidali AEKra. Kontakizunik onena sarituko dugu bi lagunentzako bi eguneko egonaldi batekin, Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean!

Pasadizoak ezaugarri hauek eduki behar ditu:
  • Gehienez, minutu bateko grabazioa izan behar du.
  • Goiko galdera erantzun behar duzue: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”. 
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabil dezakezu).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez 630477400 telefono-zenbakira edo aek.komunikazioa@gmail helbidera.
  • Audioak maiatzaren 24ra arte bidal ditzakezu.