2018/10/22

Irakurketa tertulia erraldoia Beasainen

Irakurtzea gustuko duzu? Bada, euskaraz irakurtzeko aukera paregabea duzu, literaturarekin lotutako herri ekimena martxan baita Beasainen. Ahalik eta herritar gehien bultzatu nahi dituzte irakurtzera eta, ondoren, tertulia erraldoia egingo dute Euskaraldiaren barruan. Bi liburu daude aukeratzeko, norberaren ohitura, gustu eta mailaren arabera: Uxue Alberdiren Jenis Joplin eta Juan Kruz Igerabidek itzulitako Kafka eta panpina bidaiaria, Jordi Fabra i Sierrak idatzirikoa.


Norbanako bakoitzak bere erritmora irakurriko du hautatutako liburua eta abenduaren 1ean, 16:30ean, izango da irakurketa tertulia erraldoia. Herriko hamaika gunetan (Arriaran auzoa, Igartza auzoa, gaztetxea, Igartza, CAF enpresa, Ezkiaga auzoa…) elkartuko dira irakurleak, taldeka, liburuaren inguruko tertulia egiteko. Horretaz gain, solasaldia izango da Alberdi eta Igerabiderekin Igartza jauregian, 18:00etan.


Ekimenean parte hartu nahi izanez gero, bidali e-maila helbide honetara: beasainhe@gmail.com. Mezuan izen-abizenak idatzi, zer liburu irakurriko duzuen eta tertulian parte hartuko duzuen ala ez. Izan ere, tertulian izaterik ez baduzue ere,irakur dezakezue liburu horietakoren bat.

Animatu eta eman izena!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina