2018/10/18

Azaroan hilabeteko ikastaro trinkoak Foruan

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.


AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

Epea: urriaren 29tik azaroaren 23ra

Maila guztiak! Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu. Ikusi hemen.

Prezioa: 536 euro (eskolak, egonaldia eta otorduak barne).

Informazio gehiago eta izen-emateak: gernika@aek.eus // 946 253 596

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina