2018/07/13

Opor euskahaldun on!


Ikasturte oparo eta eder honen ostean, oporrak hartzeko garaia iritsi zaigu. Udako taldea martxan izango da hilaren 20ra arte baina Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietako harrera bulegoak itxita izango dira. Bloga eta sare sozialak ere ez ditugu elikatuko.

Orain atseden hartu behar dugu datorren ikasturteari indartsu heltzeko, ohiko kontuez gain, Euskaraldia eta Korrika izango baititugu.

oporrak bilaketarekin bat datozen irudiak

Irailaren 4an itzuliko gara euskaltegietara, eta martxan jarriko ditugu berriz bloga eta sare sozialak. Matrikulatzeko epea irailaren 6tik 27ra izango da.

Ondo pasa, opor euskahaldun on!


2018/07/05

21.Korrikaren iragarkirako jende bila

2019ko apirilean Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu. Hori dela eta, AEKn buru-belarri gabiltza prestaketan eta, besteak beste, 21. KORRIKA iragarriko duen SPOT-IRAGARKIA grabatuko dugu irailean. Horretarako, zure laguntza nahi dugu: bai parte hartzera animatuz, bai deialdi hau ahalik eta gehien zabalduz.

Spot-iragarkiaren "protagonistak" nahiz estrak bilatzen ari gara. Grabaketak, aurtengo irailaren 11n, 13an eta 17an izango dira. Protagonistek egun pare batean grabatu beharko dute, eta estrek horietariko bakar batean. Profil desberdinak behar ditugu, adin guztietakoak; beraz, interesa baduzu, bidali e-maila zure datuekin esan@aek.eus helbidera, argazki batekin. SPOT-IRAGARKIAen egileek hautatuko dute protagonista-taldea.

Azkenik, breakdance dantzariak ere behar ditugu. Inor animatuz gero, idatz dezala esan@aek.eus helbidera.

Eskerrik asko eta badakizu: tipi, tapa, KORRIKA!

2018/07/03

Ezpain laranjak

Euskaltegiko ikasleak eta irakasle bat ditugu argazkian ezpainak laranjaz margotuta. Dotore ageri dira, ezta? Irailera arte itxaron beharko duzue argazki honen nondik norakoa jakiteko. Adi ibili!




2018/07/02

Galesen ere korrika!

Korrika eredutzat hartuta, galesaren aldeko lasterketa egingo dute Galesen asteazkenetik ostiralera. Lasterketaren helburua hizkuntzaren irudia sustatzea da eta hizkuntza komunitatea indartzea. Hau ere bi urtean behin egiten dute, Korrika bezala. 


Informazio gehiago hemen.