2018/06/18

Ikasturte amaierako irteera

Ikasturteari agur esateko txangoa egitea ohikoa izaten dugu azken urteetan, eta aurtengoan ere ez dugu hutsik egin. Legazpiko Mirandaola burdinolan izan ginen joan den ostiralean, bertako gunea hobeto ezagutzeko asmoz.


Hasteko, museoan izan ginen eta bertako burdinolaren bilakaera azaldu ziguten eta baita txondorraren nondik norakoak ere.



Jarraian, burdinolara jo genuen eta bi olagizonek egin ziguten harrera. Bertako prozesua azaldu ziguten: ura nola etortzen den, hauspoek egiten duten lana, sortzen den sua, mailua...


Azaltzeaz gain, erakutsi ere egin ziguten bi olagizonek, makinaria martxan jarri eta gori-gori ateratako piezari forma eman baitzioten.



Gero, burdinola ondoko kaperan izan ginen eta Mirandaolako mirariaren berri eman zigun gidak.



Amaitzeko, mirari txiki bat izan genuen burdinolan: bertan bildu ginenontzako pintxoa eta baso bat sagardo.Ondoren, Ordizian afaldu genuen lagunarteko giroan eta nahi izan zutenek zertxobait luzatu zuten gaua.



Irteera ederra izan zen eta ziur gaude datorren urtekoan ere ederki pasatuko dugula!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina