2018/02/06

Talo goxo-goxoak hotzari aurre egiteko



Gaurko hotzari aurre egiteko abagune ederra izan dugu Arriarango Intxaurpe elkartean egin dugun talo-tailerrean. 90 lagun inguru elkartu gara bertan, ikasle, irakasle eta herritarrak kontuan hartuta. Herritarren arten Lituania eta Esloveniatik etorritako bi lagun ere izan ditugu, gertuko euskaldun baten bidez tailerraren berri izan eta talogintzari buruz ikasteko gogoz gerturatu direnak. 


Segurako talogileek orea nola egin irakatsi digute eta tailerreko parte-hartzaileak adi-adi egon dira begira. 






Jarraian, taloa bera nola zanpatu, nola eman forma, ere azaldu diete talogileek mahaietara gerturatu direnean. Gero, bakoitzak bere taloa egin du eta sutan erretzera eraman. 





Azkenik, txistorra, hirugiharra, gazta edo txokolatea barruan sartu eta dastatu egin dute. Horretaz gain, txotx garaia izanik, nahi izan duenak elkarteko sagardoa ere dastatu du. 



Mila esker urtero ekintza hau antolatzen laguntzen diguten Segurako talogileei eta Intxaurpe elkarteko kideei. Eta nola ez, parte hartu duzuen  guztioi. Datorren urtean ere elkartuko gara berriz!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina