2018/02/08

Inauteriak euskaltegian

Inauteriak heldu dira euskaltegira ere! Inauterien inguruko lanketa egiteaz gain, Ordiziako goizeko talde bakoitzak, gainerakoen aurrean egiteko zer edo zer prestatu du eta, horrela, ikuskizun borobila osatu dute.

Adarra eta Goazen taldekoek, Zozomikoteren pertsonaia ardatz hartuta, dantza egin dute eta kaldereroen errepika antzeztu dute.


Honelako erakustaldiaren ondoren, txalo-zaparrada jaso dute, noski! 


Ordiziako Arrakalak taldekoek, berriz, inauterietako hainbat pertsonaiaren deskribapenak egin dituzte, eta gainerakoek zer pertsonaia den asmatu dute.


Azkenik, Auskalo taldekoek, Zozomikoteren sorrera nola izan zen, mitoa nola sortu zen asmatu dute, eta antzeztu.


Ikuskizun ederra osatu dute, ezta?

2 iruzkin: