2017/07/06

Opor euskahaldun on!

iritzia: 
Ikasturte oparo eta eder honen ostean, oporrak hartzeko garaia iritsi zaigu. Hori dela eta, ez ditugu ez bloga eta ezta sare sozialak eguneratuko itzulerara arte.

oporrak bilaketarekin bat datozen irudiak

Dena den, gurekin harremanetan jartzeko aukera izango duzue oraindik, Ordiziako euskaltegia irekita egongo baita hilaren 12ra arte, 09:30etik 14:00etara. Hortik aurrera itxita egongo dira bai Beasaingo euskaltegia eta baita Ordiziakoa ere.

Irailaren 4an itzuliko gara euskaltegietara, eta martxan jarriko ditugu bloga eta sare sozialak. Matrikulatzeko epea irailaren 5etik 27ra izango da.

Ondo pasa, opor euskahaldun on!

2017/07/03

Txiste lehiaketaren irabazleen otordua

iritzia: 

Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien sari banaketa ekainaren 21ean egin genuen eta Anitzak taldeko kideek irabazi zuten lehen saria, Ataungo Urbitarte jatetxean bost lagunentzako otordua. Joan den ostiralean gozatu zuten garaileek sagardotegian. Begiratu zer gustura agertzen diren argazkietan!