2017/04/07

Korrika Txikiak Goierrin

Goierriko hainbat herritan Korrika Txikiak egiten ari dira aste honetan. Seguran apirilaren 5ean egin zuten eta atzo, berriz, Lazkaon.Gehienak, ordea, gaurko egunez, hilak 7, egin dira. Gaur goizean Ormaiztegi, Zaldibia,Zegama, Itsasondo,
Arama, Ordizia eta Beasainen izan dira Korrika Txikiak. Arratsalde partean, berriz, Ataun eta Legorretan.

Beasainen Murumendi, La Salle, Andramendi ikastola eta Alkartasuna Lizeoko ikasleak atera dira korrika. AEKren euskaltegi paretik atera dira Murumendikoak lekukoarekin, plaza azpiaren parean La Sallekoek hartu dute, jarraian Andramendi ikastolakoek eskuratu dute euren eraikinaren parean eta tren geltokiko biribilgunean hartu dute Alkartasuna Lizeokoek. Gero, plazan amaitu dute guztiek, Zirkorrikaren doinuarekin prestatu den koreografia dantzatuz.




Ordizian ere Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako haurrek ibilbidea egin dute herrian zehar korrika eta udaletxeko balkoitik Korrikaren aldeko aldarria egin dute. 





Ordiziako Korrika Txikia Goierriko Hitzan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina