2017/04/27

AEK Jendea 2017: Leo Turiño

iritzia: 
Iaz AEK-jendea egitasmo jarri genuen abian. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela. AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatibo bat, alegia. Egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko dugu urtero.

Joan den urtean, Lasarte-Oriako Juanma Iturriondo ezagutu genuen. Aurten, aldiz, Arratian euskaldundu den LEO TURIÑO AGUILA ezagutuko dugu. AEK-jendea dugu berau eta AEKrentzat plazer handia da tarte hau hari eskaintzea.


30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira, eta hiru urtetan igaro da 'mi amol' esatetik euskaldun enbaxadore izatera; Kubatik Igorrera (Bizkaia) etorritakoa, bertako euskaltegian ikasi du euskara: urte bakoitzean maila gainditu, hirugarren urtean C1 maila eskuratu, eta, garai batez, AEKn irakasle aritu da (ikaskide izandako batzuen irakasle eta guzti) Orain, beste bide bat hartuta, Barañainen (Nafarroa) bizi da; hori bai, hasieratik erakutsi duen bezala, euskararekiko atxikimendua egunero erakusten du, euskaraz bizitzeko ilusioari tinko eusten baitio.


2017/04/24

Apirileko lehiaketa

iritzia: 

Hilabete honetako galdera: Nor izan da 20.Korrikaren mezuaren egilea?


Saria: Iker Markinezen 'Euskal sukaldaritza praktikoa' liburua.

http://www.ttarttalo.eus/azalak/9788498437256.jpg 

Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 7.

Bidali zure erantzuna:

  • E-posta: goierri@aek.eus
  • Whatsapp mezua: 607 635 687
Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez. 
Lehiaketaren laguntzaileak:


2017/04/12

Eskerrik asko eta zorionak!

iritzia: 
Eskerrik asko, Goierri, eta zorionak!


Korrika girotzeko ekitaldiak arrakastatsu

iritzia: 
20.Korrikan jende askok hartu du parte Goierrin eta Korrika iritsi aurretik egindako ekitaldietan ere herritar asko izan dira. Ataunen talo afari jendetsua izan zuten, eta beste hainbat tokitan, besteak beste, herri afari ederrak antolatu zituzten.



Beasainen Zirkoreografia egin zuten herriko dantza taldeen eskutik eta plaza bete egin zen 20.Korrikaren kantaren doinuak dantzatzeko. Goierri Telebistako lagunek bideo honetan jaso dute. 


Gauean kantu-afaria izan zen plaza azpian, Kantujirako kideek girotua. Bertako berri ere eman dute Goierri telebistako lagunek. 


Goizaldeko ordu bietan, berriz, Korrika aurreko beroketak egin zituzten Bideluze plazan. Giro itzela sortu zen bertan! 





Eta beroketak egin ondoren, Korrikara, noski!



Larunbat arratsaldean, Korrika Goierritik igaro ondoren, Erromeri bira izan zen Ordiziako Oaingu parkean.

Goierri telebistaren Korrika bideoa

iritzia: 


Goierri telebistako lagunek ere 20.Korrikaren irudiak hartu zituzten eskualdean igaro zenean eta bideo honetan bildu dituzte.

2017/04/10

Korrikaren bideo gehiago

iritzia: 
20.Korrikaren bideo gehiago zintzilikatu dituzte Hamaika Telebistako lagunek. Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia eta Beasaingo bideoen loturak dituzue jarraian.

Idiazabalgo irudiak
Lazkaoko irudiak
Mutiloko irudiak
Ormaiztegiko irudiak
Segurako irudiak
Zaldibiako irudiak
Beasaingo irudiak

2017/04/08

Igaro da Korrika Goierritik!

iritzia: 

Goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera iritsi da 20. Korrika Goierrira eta Tolosaldetik pasa ostean itzuli da berriz Goierrira, Zaldibia aldetik. Larunbat egunsentian Korrikan murgilduta ibili gara goierritarrok eta goizeko hamaikak aldera irten da Goierritik bihar Iruñera iristeko. 




Irudietan ikus daitekeen moduan,jende ugari ibili da Korrika Goierrin, euskararen aldeko aldarria egiten. Gora Goierriko Zirkorrikalariok! Bejondeizuela!

2017/04/07

Korrika Txikiak Goierrin

iritzia: 
Goierriko hainbat herritan Korrika Txikiak egiten ari dira aste honetan. Seguran apirilaren 5ean egin zuten eta atzo, berriz, Lazkaon.Gehienak, ordea, gaurko egunez, hilak 7, egin dira. Gaur goizean Ormaiztegi, Zaldibia,Zegama, Itsasondo,
Arama, Ordizia eta Beasainen izan dira Korrika Txikiak. Arratsalde partean, berriz, Ataun eta Legorretan.

Beasainen Murumendi, La Salle, Andramendi ikastola eta Alkartasuna Lizeoko ikasleak atera dira korrika. AEKren euskaltegi paretik atera dira Murumendikoak lekukoarekin, plaza azpiaren parean La Sallekoek hartu dute, jarraian Andramendi ikastolakoek eskuratu dute euren eraikinaren parean eta tren geltokiko biribilgunean hartu dute Alkartasuna Lizeokoek. Gero, plazan amaitu dute guztiek, Zirkorrikaren doinuarekin prestatu den koreografia dantzatuz.




Ordizian ere Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako haurrek ibilbidea egin dute herrian zehar korrika eta udaletxeko balkoitik Korrikaren aldeko aldarria egin dute. 





Ordiziako Korrika Txikia Goierriko Hitzan

Bertso-poteoa Beasainen

iritzia: 
Korrikaren aldeko bertso-poteoa egin genuen atzo Beasainen, Korrika batzordeak antolatuta. Ostegunetan pintxo-potea izaten dela kontuan hartuta, Zirkorrika abestiarekin alaitu genituen bazterrak eta Odei Lopez eta Iraitz Sarasola bertsolariek jantzi zuten giroa bertsoz. Iluntze ederra igaro genuen!

2017/04/06

Hasi berotzen Zirkorrikalariok!

iritzia: 

20. Korrika badator Goierrira! Larunbat goizaldean iritsiko da eskualdera eta goizeko hamar eta erdiak aldera aterako da. Beraz, atzera kontuan hasi gara dagoeneko! 


Goierriko Hitzak 20. Korrikaren gehigarri berezia kaleratu du gaur eta hainbat edukiz jantzi du: Goierri garaiko eta beheko arduradunei elkarrizketa, herrietako ekitaldien egitaraua, Korrika guztien errepasoa eta argazki bilduma. Azpiko loturetan irakur dezakezue.

Korrikaren azken horma-irudiak

iritzia: 
Korrika iritsi aurreko egunetan euskaltegiko taldeak horma-irudiak egiten aritu dira. AEORRI taldekoek Beasaingo euskaltegi aurrea egunero apaindu dute Korrika panelekin eta gaurkoa ere ez da salbuespena izan.



Horma-irudi dotoreak egiteaz gain, barrua ere gozatu dute pixka bat.


Ordiziako Oiangu taldekoek ere prestatu dute Korrikaren horma-irudia eta euskaltegiaren kanpoaldean ipini dute. 

 

Zirkorrikaren B aldea

iritzia: 
Zirkorrika abestia bolo-bolo dabil bazterretan eta bideo honetan Garate estudioetan egindako grabazioaren irudiak dituzue, Zirkorrikaren B aldea. Gozatu!


2017/04/05

Korrikaren horma-irudiak egunez egun

iritzia: 

Aste honetan Korrikaren horma-irudiak egiten ari gara egunero, txandaka. Gaurkoan Anitzak taldeko kideek sortu dituzte horma-irudi eder hauek. Bejondeizuela!


Korrika abestiak eta Korrikarako aholkuak

iritzia: 
Aiora Probatxoa Youtuberrak Korrikaren inguruko bi bideo zabaldu ditu sarean. Batean, abestien inguruan aritu da, eta bestean, Korrikan parte hartzeko gomendioak eman ditu. 



2017/04/04

Korrikaren horma-irudiak

iritzia: 


Korrika joan den ostegunean abiatu zen eta ostiraletik larunbaterako gauean iritsiko da Goierrira. Egun hauetan, ikasleak Korrikaren horma-irudiak egiten ari dira eta euskaltegi aurrean jarri dituzte ikusgai. Horma-irudietan hainbat kontu txertatu dituzte: eguneko efemerideak, Korrikaren agerpenak prentsan, argazkiak...

 


Gora Korrika!

Makarroiak egiteko errezeta

iritzia: 
 http://urnieta.presentaciondemaria.org/documents/45521/196134/sukaldaritza?t=1367676855698

Ordiziako Eguzkilore taldeak makarroiak prestatzeko errezeta ekarri digu blogera. Hona hemen informazioa:
  • OSAGAIAK:
    • 300 gramo oilasko bularki.
    • 100 gramo txanpiñoi.
    • 50 gramo gazta urdin.
    • 200 mililitro esne
    • Koilarakada bat gurin.
    • Gatz, pipermin beltz, perrexil eta oregano pixka bat.
    • Tipula bat.
    • Baratxuri ale bat.
    • 500 gramo makarroi.
  •  NOLA EGIN:
    • Oilasko bularkia, txanpiñoia, tipula eta baratxuria txikitu. Ondoren, zartagin batean frijitu.
    • Gatza, pipermin beltza, perrexila eta oreganoa gehitu. 
    • Esnea, gurina eta gazta gehitu eta krematsua gelditu arte nahastu.
    • Azkenik, makarroi egosiekin nahastu.
 On egin!

2017/04/03

Korrika amaierara joateko autobusa

iritzia: 

20.Korrika ostiraletik larunbaterako gauean iritsiko da Goierrira eta larunbat goizean aterako da Aztiria aldetik Legazpira. Hurrengo egunean, igandean, hilak 9, amaituko da Iruñean. Egun horretarako egitarau oparoa antolatu da, hainbat gunetan kokatuta. 



Autobusa antolatu dugu Korrikaren bukaera jaira joateko, Iruñera.
  • Ordutegia: Ordiziako tren geltokian 09:00etan, Lazkaoko Lazkao txiki plazan 09:15ean eta Beasaingo tren geltokian 09:30ean. 
  • Prezioa: helduek 10 €, langabetuek 7€ eta 14 urte arteko haurrek 4€.
  • Izena-emateko: AEKren euskaltegietan, Ordiziako Herrikoan eta Kantoi tabernan eta Beasaingo Basakana eta Arrano tabernetan. Izena ematerakoan ordaindu behar da.
Animatu, ederra izango da eta! Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika!

Goierriko Korrika kulturala azken txanpa betean

iritzia: 

 
Goierriko Korrika Kulturalaren baitan hainbat ekintza izan ditugu orain arte eta aste honetan izango du amaiera, Korrika ostiraletik larunbaterako gauean iritsiko baitzaigu. Azken txanpa izan arren, egitarau betea dugu, ordea, Goierrin. Parte hartu eta gozatu!