2017/03/10

Korrikaren dokumentala astelehen gauean ikusgai

Batzuk. Euskararen lau aurpegi dokumentala martxoaren 13an, astelehena, 22:30ean ikusi ahal izango da ETB1n; baita www.korrika.eus eta www.eitb.eus webguneetan ere. Era berean, martxoaren 14tik aurrera, ikusgai egongo da AEKren Youtubeko kanalean. Gainera, 7 egunetan jarraian ikusteko aukera izango da dokumentala (ETB) Nahieran-en. Gauza bera gertatuko da ETB2ko emisioarekin. ETB2k martxoaren 23an emitituko du, 23:30ean. Azkenik, tokian tokiko telebistetan eta bestelako atari digitaletan ikusgai egotea espero dugu.


20.KORRIKArako AEK-k eta HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIAK ekoitzitako dokumentalak azaltzen du Euskal Herrian hainbat modu daudela euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina