2017/01/23

20. Korrikaren aurkezpenak herrietan


 
20. Korrika gero eta gertuago dugu eta jada hasi gara aurkezpenak egiten Goierriko herrietan. Edizio honen inguruko informazioa emango da bilera horietan eta ondoren eratuko dira herrietako Korrika Batzordeak. Hauek dira hurrengo hitzorduak:
  • Ataun ⇨ urtarrilaren 24an, 17:30ean, udaletxean.
  • Beasain ⇨ urtarrilaren 30ean, 18:30ean, AEKren euskaltegian.
  • Gaintza ⇨ otsailaren 1ean, 18:00etan, udaletxean.
  • Itsasondo ⇨ urtarrilaren 26an, 19:00etan, udaletxean.
  • Lazkao ⇨ otsailaren 2an, 19:00etan, udaletxean.
  • Legorreta ⇨ urtarrilaren 24an, 19:00etan, udaletxean.
  • Ordizia ⇨ urtarrilaren 26an, 18:00etan, euskaltegian.
  • Segura ⇨ urtarrilaren 25ean, 19:00etan, udaletxean.
  • Zegama ⇨ urtarrilaren 26an, 20:00etan, kultur etxean. 
  • Zerain ⇨ otsailaren 1ean, 19:30ean, kultur etxean.
Hurrengo daten berri emango dizuegu zehaztu ahala. Animatu eta parte hartu!

2 iruzkin:

  1. Zegaman, Urtarrilak 26 osteguna 20:00tan Kultur etxean.

    ErantzunEzabatu
  2. Ziurtatu gabe zegoela esan ziguten baina jada lotua badago, primeran! Erantsiko dugu hitzordu hori ere. Mila esker!

    ErantzunEzabatu