2016/05/13

Bertso desafioa izango da asteartean Beasainen


Bertso desafioa antolatu dugu datorren astearterako, maiatzak 17, Beasainen. Desafioa 18:00etan hasiko da Basakana tabernan, euskaltegitik gertu. Tabernaz taberna ibiliko gara eta geldialdi bakoitzean bertso jarduna izango da. Jardunaren amaieran entzuleek zein gustatu zaien gehien adieraziko dute eta, amaieran, bozka gehien jaso dituenak irabaziko du.

Bi talde izango dira norgehiagokan: Tolosaldeko Harituz eta Goierrialdeko Goibe. Tolosaldeko Haritz Mujika, Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzu arituko dira bertsotan eta Goierrialdetik, berriz, Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi.

Gai-jartzailea Eresti Oiarbide izango da. Oiarbidek gidatuko du saioa, euskaltegiko ikasleekin landutako gaiak eta berak prestatutakoak tartekatuta.

Datorren asteartean dugu hitzordua, beraz, 18:00etan, Beasaingo Basakana tarbenan. Zuen zain izango gara; arratsalde ederra igaroko dugu!

 (Ordizian, Korrikako ekitaldien barruan, egin genuen bertso desafioa. )

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina