2015/12/11

Abenduko AIZU aldizkaria

Euskahaldunok, kalean da AIZU!. Euskal kulturak beti izaten du bere txokoa AIZU! hilabetekarian, baina, abenduko alean, protagonismo berezia izango du. Izan ere, hilabete honetan, Durangoko euskal liburu eta disko Azokan egongo diren nobedade eta ekitaldien berri eman digute. Azokaren urteurrenari arreta berezia eskainiko diote. Izan ere, mende erdiko historia ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!

 
Elkarrizketa nagusia Goizalde Landabasori egin diote. Idazle eta kazetariak Babeserako kopia (Elkar) poesia liburua kaleratu berri du, bizitzan pilaturiko gomuten segurtasun kopia poetikoa egiteko asmoz. Gainera, poema horietan oinarrituta, ikuskizuna osatuko du Galder Perez eta Ane Zabalarekin.

Horretaz gain, AIZU!-kideek Durangotik harago jo dute eta bestelako gaiak izan dituzte hizpide, erreportaje eta albisteetan.

Abenduko 402. alea berezia da AIZU!rentzat; hilabete honetan, AEKren aldizkariak 34 urte bete baititu. ZORIONAK AIZU!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina